Energia Berriztagarrien Sektore Planari egindako helegiteen erantzunak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak

Aitor Aspuru Saez 2023ko abe. 12a, 14:16

20 azpiegitura eoliko zein fotovoltaiko baino gehiago eraiki nahi dituzte Aiaraldean. / Aiaraldea.eus

Dokumentuak 400 orrialde baino gehiago ditu eta ez ditu aintzat hartu tokiko hainbat erakunderen helegiteak, argudiatuta proiektuak gehiago zehazten direnean aurkeztu behar direla.

Eusko Jaurlaritzak hainbat Administrazio Batzarretan harrotu zituen hautsak Energia Berriztagarrien Sektore Planaren hasierako onarpena bultzatuta, eta hainbat helegite aurkeztu ziren horren ondorioz.

Herritarrei zein erakundeei helegite horien erantzunak heldu ez zaizkien arren, Eusko Jaurlaritzak hainbat errekurtsoren erantzunak argitaratu ditu dagoeneko. Hemen ikusi daitezke (momentuz soilik gazteleraz).

Berez, plan horrek 20 proiektu eoliko eta fotovoltaiko handi baino gehiago jasotzen ditu eskualdean eta gehiagori ere irekitzen die atea. Horrek ekarriko luke hainbat jabego pribaturen zein lursail komunalen ezjabetzea eta egitasmoak alarmak piztu zituen hainbat herritarren artean.

Hain zuzen, Aiaraldeko zenbait erakunderen, alderdien eta herritarren helegiteak topatu daitezke Eusko Jaurlaritzak plazaratutako dokumentuaren aurkibidean eta, banan banan aztertu behar diren arren, ondorioztatu daiteke askotan irizpide bera erabili duela Eusko Jaurlaritzak: alegazioa sakontasunean ez aztertzea eta erantzutea argudio horiek hobeto aztertu beharko direla proiektuaren zehaztasunak argitzen direnean, enpresek ez baitute zertan okupatu emango zaizkien lurraldeen zabalera guztia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide