Guztira, 20 azpiegitura fotovoltaiko eta eoliko berriri irekitzen dizkio ateak Eusko Jaurlaritzako Energia Berriztagarrien Sektore Planak Aiaraldean. Gauzak hala, helegiteak aurkezten eta protesta ekimenak antolatzen aritu dira Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformako kideak 2023an, eta horretan jarraitzea aurreikusi dute hasi berri den urtean ere.