Altube eta Aretako bidesarien prezioak igo dituzte

Txabi Alvarado Bañares 2024ko urt. 2a, 19:23

2,4 euro balio du orain Aretako peajeko ordainsariak. / Aiaraldea.eus

Altubeko ordainsaria 25 zentimo garestitu da, eta Aretakoa 10 zentimo. 

2024aren hasierarekin, igo egin dira AP-68 autobideko prezioak. Altubeko ordainsaria 25 zentimo garestitu da, 6,25 eurotik 6,5 eurora igaroz. Aretako peajea, aldiz, 10 zentimo gehiago balio du orain, 2,3 eurotik 2,4 eurora pasata. Modu horretan, Gasteiztik Bilbora joateko 8,9 euro ordaindu behar dituzte ibilgailu arinen gidariek.

Dena dela, igoera hau iaz pairatutakoa baino leunagoa izan da. Izan ere, 2023aren hasieran azken urteetako igoera handiena aplikatu zuten bi bidesarietan. 

AP-68 autobidearen esleipena duen enpresa arduratu da igoera aplikatzeaz. Laudio-Bilbo tartea da Espainiako estatuko errepide sarearen laugarren zatirik garestiena, AP-68 dohainik plataformak behin baino gehiagotan aipatu duenez. 

2026. urtean amaituko da kontzesioa. Arabako zein Bizkaiko foru aldundien eskuetara pasako da orduan autobideen kudeaketa, baina erakunde hauek oraindik ez dute zehaztu prezioak mantenduko dituzten edo ez. 

Tren zerbitzuko abonu berriak, eskura

Tren zerbitzuan ere aldaketak daude urte berriarekin batera. Abenduaren 31an iraungi ziren Bilbo eta Urduña arteko lineako abonuak, eta berriak eskuratzeko aukera dago dagoeneko, 2024ko lehen lauhilekorako. Hemen ikusi daiteke horri lotutako informazio guztia. 

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide