Aiara eta Okondo artean zentral eoliko berria eraikitzeko prozedura hasi dute: 'Las Americas 20'

Aitor Aspuru Saez 2024ko urt. 29a, 12:17
Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak koordenadekin osatutako mapa./ A. M. B.

'Las Americas 20' da parke berri honen izena eta sei aerosorgailu ekarriko lituzke eskualdera.

Gaur Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du 'Las Americas 20' zentral eolikoa instalatzeko prozedura abiatu duela, Arena Green Power 20 enpresari hasierako onarpena emanda.

Egitasmoak sei aerosorgailu dauzka eta Aiara, Okondo eta Gordexola artean instalatzeko asmoa daukate, 35 Mw ekoizteko.

Aiarako Udalak ezustea hartu du egitasmo horrekin eta adierazi du ez duela zerikusirik udalerrian aurreikusita dagoen beste zentral eolikoarekin, Ferosca II, alegia.

Guztira, energia berriztagarriei lotutako 20 proiektu iragarri dituzte Aiaraldean (mapan ikusgai): Aiaran, Okondon, Urduñan, Gorobelen, Laudion, Orozkon, Ganekogortan... eta kontrako mobilizazioak zein ekimenak antolatu dituzte, Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformaren eskutik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide