ADIFek eta Bilboko Portuak Urduñako inguruetan egiten ari diren lanekin jarraituko dute asteburuan, hirugarren burdinbidea 750 metrotan luzatzeko.
Proiektu horretan 10,8 milioi euroko inbertsioa ari da egikaritzen enpresa, Next Generation funts europarrekin, merkantzien trafikoaren lehiakortasuna areagotzeko.
Obra horren ondorioz, tren zerbitzua etengo dute otsailaren 17tik 19ra bitartean, trenak ezingo baitira igaro Artomaña-Amurrio artean.
Hori dela eta, bestelako bitartekoak prestatu ditu garraio enpresak, errepidetik, bidaiariek zerbitzua jaso dezaten, bai aldirikoen kasuan, zein distanzia ertain eta luzeko bidaietan (Miranda de Ebro, Madril edota Bartzelona).
Lan hauen eragina nabaria izaten ari da eskualdean eta, bereziki, Urduñan. Hain zuzen, ezbeharrak gertatu dira baina baita zerbitzu murrizketak ere.