Kutxazain berriak jarri nahi dituzte Luiaondo, Okondo eta Arrankudiaga-Zollon

Txabi Alvarado Bañares 2024ko ots. 20a, 07:00

Hernando Lacalle sailburuorde laudioarrak -eskuman- parte hartu zuen ekimenaren aurkezpenean. / Aiaraldea.eus

Eusko Jaurlaritzak laguntzak emango ditu mota horretako azpiegiturak jartzeko landa eremuko 64 udalerritan.

Kutxazain automatikoak instalatzeko laguntza-lerro bat atondu du Eusko Jaurlaritzak, finantza erakundeek mota horretako azpiegiturak ireki ditzaten landa eremuetan. Euskal Autonomia Erkidegoko 64 udalerritan jarri nahi dituzte kutxazainak; Aiaraldeko hirutan, besteak beste: Aiatan (Luiaondon), Okondon eta Arrankudiaga-Zollon.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak iaz jakinarazi zien finantza-erakundeei ekimen hau martxan jarriko zutela, "landa eremuen hazkunde- eta biziberritze-prozesuan" laguntzeko. 

Arabako Navaridas herrian aurkeztu zuten ekimena iragan astean, Kutxabanken kutxazain berri baten inagurazio ekitaldia baliatuta. Bertan egon zen Hernando Lacalle laudiorra, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea dena. Berak azaldu zuenez, "benetako finantza-inklusio baten alde lan egitea" izango da helburua. "Izan ere, banku-zerbitzuak ematen dituzten erakundeen presentziak aurrezkia, familien inbertsioa eta enpresa-proiektuen garapena sustatzen du, eta horrek, aldi berean, eremu osoaren aurrerapen ekonomikoari laguntzen dio", aipatu zuen.

Azken urteetako joera

Kutxazainen gabeziak gorabehera asko sortu ditu Aiaraldean azken urteetan, Kutxabanki dagokionez batez ere. Finantza erakunde horrek eskualdeko hainbat bulego eta kutxazain kendu ditu azken urteetan. Azken urratsa iaz eman zuen, Latiorron zegoen kutxazaina kenduta

Horren aurrean, bizilagunen protestak egon dira, Okondo, Areta zein Artziniegako bulegoak itxi zituztenean, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide