Korrika 23 beroketa ariketen fasean dago eta Euskal Herri osoa Irunera begira dago jadanik. Aiaraldean AEKren egitasmoa hurrengo ostiralean -martxoaren 22an- helduko da eta horretarako Aiaraldea Komunikabideak ekimenaren produktu sorta zozkatuko du asteazkenean.
Eskuratu ahal diren objektuen artean daude kamisetak, gitzatakoak, izerditzeko jertsea, ikurrak... saridunak eta bere lagunek dotore-dotore parte har dezaten Korrikan. Eman izena zozketan hemen.