Aiaraldea Komunikabidea ere motorrak berotzen hasi da Korrikari begira, eta jarraipena ez da paperezko formatura mugatu. Atari berezia atondu du komunikabideak Aiaraldea.eus webgunean.
Bertan, ohiko informazio grafikoaz gain (eskualdeko ibilbidea, kilometroak…) beste hainbat eduki ere topatu daitezke: iritzi zutabeen sortak edota argazki zein bideo historikoen artxibategia, besteak beste. 1982tik 2022ra bitartean euskararen aldeko ekimen ibiltariak eskualdean utzitako ehunka irudi ikusi eta deskargatu daitezke bertan.
Jarraipen zabala
Martxoaren 22an, aldiz, Korrikak Aiaraldean barrena egingo duen ibilbidearen jarraipen zabala egingo du Aiaraldea Komunikabideak, hainbat bidetatik.
Kazetari zein boluntario ugari egongo dira herriz herri argazki eta bideoak egiten. Gainera, zuzeneko telebista saio berezia eskainiko du komunikabideak Laudioko kaleetatik, Dolumin Barikua izango dela baliatuta. 6:00etatik 13:30etara luzatuko da emisio hori, eta Aiaraldea.eus atarian zein sare sozialetan jarraitu ahalko da.
🎉📺 KORRIKAKO SAIO BEREZIA | Aiaraldea Komunikabideak herriz herri jarraituko du ostiralean Korrikaren ibilbidea, eta zuzeneko emisio berezia eskainiko du Laudioko Lamuza plazaren albotik #Korrika23 #korrika #HarroHerri
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 21, 2024
Bi lagun hauek egongo dira mikrofonoetan 👇👇👇 pic.twitter.com/4sB4Jpjrjh