Larunbatean jokatuko da Toledon Cazalegaseko Open Iberiarra. Txapelketa horretan, zeinean nahi duenak parte har dezakeen, Espainiako Estatuko eta Portugalgo Kick Boxing, K-1 eta Muay Thai borroka diziplinetako kirolariak batuko dira, Austrian jokatuko den Munduko Txapelketan sailkatzeko balio baitu zitak.
Erronka handia bada ere (ehunka borrokalarik eman baitute izena) Aiaraldeko sei lagunek parte hartuko dute lehiaketan: Jorge Bengoa laudioarrak eta Ruben Dominguez, Anartz Dominguez, Azkaine Menoyo, Aratz Casado eta Jon Garcia amurrioarrak.
Jorge Bengoa eta Ruben Dominguez beteranoak kenduta, gazteak dira beste guztiak, baina eskarmentukoak jadanik, bai txapelketetan zein borrokaldietan.