'Energia berriztagarrien komunitateak Aiaraldean' topaketa egin zen iragan larunbat goizean, Aiaraldea Ekintzen Faktoriak eta Goienerrek antolatuta. Eskualde osoko herritarrak bertaratu ziren Faktoriara, Aiaraldean energiari lotuta garatu daitezkeen proiektu eta komunitateei buruz hausnartzeko.
Bi hitzartzerekin hasi zuten saioa. Hasteko, Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformako kideek hartu zuten hitza, eskualdean hainbat enpresek ezarri nahi dituzten energia proiektu handiei buruz hitz egin eta, horren aurrean, bestelako eredu bat behar dela aldarrikatzeko. Jarraian, solasaldi laburra eskaini zuten Goienerreko kideek, euren funtzionamendua eta energia komunitateen ezaugarriak azaltzeko.
Taldetan banatu ziren gero parte hartzaileak, entzundako guztiaz hausnartu eta eztabaidatzeko. Antolatzaileak pozik azaldu dira lehenbiziko topaketa honek izandako harrearekin eta bertatik ateratako ondorioekin, eta ziurtatu dute segida emango diotela ekimenari.
💡 'Energia berriztagarrien komunitateak Aiaraldean' topaketa egin zen iragan larunbat goizean, @EkintzaFaktoria ak eta @Goiener ek antolatuta.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) May 15, 2024
Info+ 👉 https://t.co/SQdtOMu6pe pic.twitter.com/VJtP9UgMmh