Gaur 10:45ak aldera merkantzia-tren baten makinak su hartu du Luiaondo eta Amurrio artean. 14:00ak aldera oraindik erretiratu gabe jarraitzen zuen.
Aiaraldea Komunikabidea Renfeko langileekin jarri da harremanetan horri buruz galdetzeko eta beharginek baieztatu dute gertakaria. Hori bai, ez dakite norbait zauritu den edo sutea larria den. Komunikabidea bera tokira bertaratu da handik gutxira, baina ez zegoen ke arrastorik.
Hala ere, trena geldirik dago eta, ondorioz, trenbideetako bat okupatuta dago. Renfeko langileen iritziz, horrek nolabaiteko eragina izango du C-3 zerbitzuan, burdinbide bakarrarekin bideratu beharko baitute.
Horrelako istripuak ez dira horren ezohikoak, baina eskualdean maizago gertatu dira Renfeko unitateetan. 2021ean, adibidez, Laudion jazo zen horrelako gertakaria eta 2022an Luiaondon: