Imegarreko langileek hainbat dohaintza jaso zituzten herritarren partetik urtearen hasieran, bi ordezkari sindikalen kaleratzea dela eta abiatutako grebari aurre egiteko. Orain, Laudioko lantegiko beharginek erabaki dute borroka horretatik soberan geratutako diru guztia Greba Feminista Orokorreko isunak ordaintzera bideratzea.
Gauzak hala, mugimendu feministako kideei egin diete ekarpen ekonomikoa, Ertzaintzak 6 emakumeri ezarritako 2.500 euroko isuna ordaintzen laguntzeko. Tubacexen aurrean eginiko piketeagatik jarri zituen poliziak isun gehienak, "Mozal legea" baliatuta.
Aiaraldeko Greba Batzordeak Imagarreko langileek eginiko ekarpena goraipatu dute jazarpenari "klase elkartasunez" erantzuteko balio izan duela nabarmenduta:
🤜🤛 Imegarreko langileek Greba Feminista Orokorreko ekimenetan jasotako isunak ordaintzeko ekarpen ekonomikoa egin diete Mugimendu Feministako kideei.
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) October 2, 2024
Jazarpenari klase elkartasunez erantzun dio beste behin Aiaraldeak.
Zuen errepresioaren aurrean antolatuta jarraituko dugu! pic.twitter.com/HaOlMC1y7b