Aiaraldeko pentsiodunak elkarrekin joango dira idazki bat emateko garraio ministroari, mugikortasun urriko pertsonak C-3 lineako trenetara igo ahal izateko

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko urr. 28a, 20:43

Aiaraldeko pentsiodunek elkarretaratzea egin zuten iragan astean tren geltokiaren aurrean. / Aiaraldea.eus

Azaroaren 4ean Bilbon dagoen Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara joango dira Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroa den Oscar Puenteri gutuna emateko. Urduñan 11:20eko trena hartuko dute, eta hurrengo geltokietan batuko dira gainontzekoak.

Aiaraldeko eta Bizkaiko pentsiodunen mugimenduek sentsibilizazio-kanpaina berria eta askotariko ekimenak prestatu dituzte, mugikortasun urriko pertsonak Renferen Aldirietako C-3 lineako trenetara igo ahal izateko.

Azaroaren 4ean, 12:00etan, Bilboko Plaza Biribilean egingo den elkarretaratzera batuko dira eta, ondoren, manifestazioa egingo dute Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaraino, garraio-ministroari bideratutako idazkia emateko. 

Hitzordu bateratua trenez joateko

Hori dela eta, Urduñan 11:20eko trena hartzea aurreikusi dute, eta hurrengo geltokietan batuko dira gainontzekoak.

Gainera, beste idazki bat helaraziko diete tren-linea horretan geltokiak dituzten Udalei, eta gaiari buruzko gutunak jasotzea proposatuko diete.

Pentsiodunen mugimenduak azaldu duenez, “Renfeko arduradunek behin baino gehiagotan adierazi dute arazo hori konpontzeko prest daudela aurreikusita dituzten tren berriekin, baina beti zehaztu gabe noiz jarriko diren martxan”.

Gobernuak ez badu ezer argitu ere, iturri sindikalek iragarri dute bost urte beharko dituela Renfek unitate berriak funtzionamenduan egoteko C-3 linean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide