EAJk ohar bidez zabaldu duenaren arabera, Urduña eta Bilbo arteko aldiriko trenetan gutxienez bagoi irisgarri bat jar dezala eskatuko dio Espainiako Gobernuari.
Datorren osteguneko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Batzordeari "udalen eta linea horren erabiltzaileen kezka helaraziko dio, eta eskatuko du Gobernu Zentralari eska dakiola neurri hori berehala har dezala".
Gobernu zentralak iragarritakoaren arabera 2025eko amaieran edo 2026ko hasieran konboi egokituekin ordezkatuko ditu, gaur egun Bartzelonan eta Madrilen zerbitzuan daudenak. Iturri sindikalek, ordea, aipatu dute bost urte izango direla beharrezkoak horretarako.
Senatuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Batzordeko arduradun jeltzaleak, Igotz Lópezek, zehaztu duenez, Urduña-Abando aldirietako lineako C3 guneko geltokietarako sarbideak berregituratu egin dira berriki, eta, horrela, "mugikortasun urriko pertsonak nasaraino iristen dira, baina gero ezin dituzte trenetako eskailerak igo. Mugikortasun Jasangarriko eta Garraioetako Ministerioari eskatzen diogu, tren ‘berriak’ iritsi bitartean, konboi bakoitzeko bagoi bat gutxienez gaitzea mugikortasun urriko pertsona guztien irisgarritasuna bere kabuz bermatzeko".
Pentsiodunen mugimenduaren mobilizazioa
Aiaraldeko eta Bizkaiko pentsiodunen mugimenduek sentsibilizazio-kanpaina berria eta askotariko ekimenak prestatu dituzte, mugikortasun urriko pertsonak Renferen Aldirietako C-3 lineako trenetara igo ahal izateko.
Azaroaren 4ean, 12:00etan, Bilboko Plaza Biribilean egingo den elkarretaratzera batuko dira eta, ondoren, manifestazioa egingo dute Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaraino, garraio-ministroari bideratutako idazkia emateko.