Renfeko ordutegi berriak indarrean sartuko dira astelehenean eta Civis trenak desagertuko dira irailera arte

Aitor Aspuru Saez 2025ko eka. 6a, 14:45

C-3 lineako zerbitzuko geltoki bat. / Aiaraldea.eus

Ekainaren 9an, astelehena, egongo da indarrean tren zerbitzuko ordutegi berria eta Civisak desagertuko dira.

Renfek jakinarazi du astelehenean sartuko direla indarrean udako ordutegiak eta irailaren 21era arte luzatuko direla. Ordutegi berriak enpresa publikoaren webgunean kontsulta daitezke

Ondorio nabarmenena izango da Civis erdizuzeneko trenek ez dutela udan zirkulatuko, eta Bilbo eta Laudio arteko trenen maiztasuna murriztuko dutela.

Aipatu beharra dago abenduan ordutegi aldaketak ere egon zirela garraio publikoaren eskaintza hobetzeko eta puntualitatea bermatzeko. Ondorioz, maiztasuna handitu zuten, Civis trenena barne, baina ibilbidearen denbora ere areagotu zen. Aiarako Udalak, bere aldetik, salatu zuen ordutegi berriek Luiaondoko herritarrak kaltetzen zituztela, goizeko lehen orduan bereziki.

Tapizeria aldaketa

Bestalde, aste honetan C-3 linean funtzionatzen duen tren baten tapizeria aldatu dute. Aiaraldea Komunikabideak enpresa publikoari galdetu dio horri buruz eta Renfek honakoa argitu du: "Unitateen mantentze lan erregularretan tapizerien aldaketa aurreikusten da. Beraz, tapizeriak aldatuz joango dira unitateak mantentze programa honetatik pasa ahala".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide