Absolbitu egin dute AMA Desokupa enpresak salatutako Aiaraldeko bizilaguna

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko urtarrilaren 2a

SOS Aiaraldea plataformak deituta, dozenaka lagun bildu ziren epaitua izan zen bizilagunari babesa adierazteko. / Aiaraldea.eus

Desokupazio enpresako kideen testigantza "inkongruentea eta kontraesanez josia" dagoela ebatzi du epaileak. 

Aiaraldeko bizilagun bat epaitu zuten iragan azaroaren 19an, "AMA Desokupa enpresari aurre egitea egotzita". Granadako desokupazio enpresa da AMA Desokupa, eta hainbatetan bisitatu zuen eskualdea iragan udaberrian, Amurrioko familia bat etxegabetzeko asmoarekin. Halaber, enpresa horren presentziak protesta eta mobilizazioak eragin zituen egun horietan, eta ugariak izan ziren herritarren eta desokupazio enpresako kideen arteko talkak.

Hain zuzen ere, talka horietako bat izan da auzitegietara iritsi dena. Angela Mendoza AMA Desokupa enpresako buruak berak jarri zuen eskualdeko bizilagun baten aurkako salaketa, koakzioen eta mehatxuen delitua leporatuta.

Epaiketa eta absoluzioa

Epaiketan bi aldeak entzun ostean, desokupazio enpresak salatutako bizilaguna absolbitu du epaileak, aipatutako delituak leporatzeko inongo frogarik ez dagoela ebatzita. Are gehiago, desokupazio enpresako kidearen testigantza "inkongruentea eta kontraesanez josia" dagoela jaso du epaileak sententzian, auto judizialean azaldutakoarekin bat ez datorrela nabarmenduta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide