Gaur abiatu dute Tubacexeko langileek hiru eguneko lanuzte ziklo berria. Pasa den astean egin zuten lehena modu arrakastatsuan eta hori ikusita, beste hiru deitu zituzten STAT, LAB eta ELA erakundeek. Martxoaren 10ean eta 12an izango dira hurrengoak.
Bi orduz eteten ari dira ekoizpena honako ordutego hauetan:
- Gaueko txandan 04:00etik 06:00ak arte.
- Goizeko txandan 10:00etik 12:00ak arte.
- Arratsaldeko txandan 15:00etik 17:00ak arte.
Momentuz, gaueko eta goizeko txandetan jarraipena erabateko izaten ari dela ziurtatu dute sindikatuek, "pare bat enkargatu salbu", behargin oro atera baita lantegietatik.
Mobilizazioen arrazoia da hitzarmen kolektiboaren negoziazioa bloketatuta dagoela eta multinazionaleko zuzendaritzak okertu nahi dituela egungo lan baldintzak. Enpresa Batzordeko kide Endika Retesek azaldu zuen pasa den astean Azalera bideopodcastean: