JULENEKIN KORRIKA

Ibilbidearen B aldea, Julen Pagazaurtunduaren eskutik korrika

Erredakzioa 2026ko martxoaren 16a

Korrikaren lekukoak Aiaraldean barrena egingo duen ibilbidea jarraitu du Julen Pagazaurtunduak. Herriz herrika, aldi berean bildu ditu lasterka egiteko gomendioak eta euskararen inguruko hausnarketak. Abentura zirraragarri bat eskualdeko euskalgintzaren bideetan barrena.

Guztira 75 kilometro egingo ditu lekukoak Aiaraldeko lurretan barrena. Erraz esaten da. Egin, ordea, ez dira hain erraz egiten. Kirolaren garapenak giza-gorputzaren gaitasunak ezinezkoak ziruditen ortzimugetara eraman dituen garai frenetiko hauetan, Aiaraldea Komunikabideak aurkitu du ibilbidea osatzeko gai den norbait: Julen Pagazaurtundua. Bakarrizketalari eta aurkezle laudioarraren laguntzaz, Korrikaren 24. edizioan egingo duen ibilbidearen bitxikeriak ezagutzeko aukera eskainiko du komunikabideak martxoaren 19an estreinatuko den bideo-seriean.

Julenekin Korrika izenburupean, korrika ganoraz egiteko sei pilula ekoitzi ditu Aiaraldea Komunikabideak

Julenekin Korrika

Julenekin Korrika izenburupean, korrika ganoraz egiteko sei pilula ekoitzi ditu Aiaraldea Komunikabideak. Pagazaurtunduak Artziniega, Aiara, Amurrio, Orozko, Laudio eta Arrankudiaga zeharkatuko ditu. Bidean, udalerri bakoitzeko herritarren laguntza izango du, lekukoaren bidelagun izateko gomendioak eta eskualdeko euskararen egoera aldi berean bilduz. Izan ere, eskualdea desorduetan bisitatuko duen Korrikaren edizio honetan aholku bat baino gehiagoren premia izango dute herritarrek. Hala nola, Artziniegako kale estuetan orkatilak nola ez bihurritu, Menagaraiko aldapa nola igo, Bergantzako bide zuzena nola jarraitu... 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide