Jarraipen bereziaren lekukoa hartzeko prest

Erredakzioa 2026ko martxoaren 23a

Zazpi orduko emisio berezia egingo du Aiaraldea Komunikabideak ostegunetik ostiralera bitarteko gauean Laudioko Herriko plazatik, 22:00etatik 5:00etara, Korrikak Aiaraldean barrena egingo duen bidea zuzenean jarraitzeko. 

Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa... Aiaraldea Komunikabidetik ere hasi gara beroketa lanak egiten ostegun honetan Korrikak bisitatzen gaituenerako. Argazki eta bideo zaharren sareratzea, Julenekin Korrika bideo seriea... hainbat eduki joango gara partekatzen giroa berotzeko, horretarako berariaz prestatu dugun atari berezian.

Jarraipen bereziaren puntu gorena martxoaren 26tik 27ra bitarteko gauean iritsiko da. Orduan igaroko da Korrika eskualdetik, eta komunikabideko kideak gora eta behera arituko gara argazkiak zein bideoak egiten.

Zazpi orduko zuzeneko saioa

Baina ez hori bakarrik: plato bat ere atonduko dugu Laudioko Herriko plazako erabilera anitzeko aretoan. Zuzeneko emisio berezia egingo dugu bertatik, gaueko hamarretatik goizaldeko bostak arte (!). Ez da erronka makala, baina konpainia ederrean egingo dugu. Alde batetik, Izaro, Maddi eta Ane fitxatu ditugu berriz, Korrikaren aurreko edizioan esatari aritu zirenak. Bestetik, Bazter Itxia podcastekoak ere batu dira gaueko planera. Guztien artean saiatuko gara Korrikaren jarraipen maratonianoa burutzen.

Eta zu ere gonbidatuta zaude noski. Aulki batzuk egongo dira emisioa jarraitzeko, eta baita bestelako sorpresaren bat ere (pasta batzuk, kafea...).

Ez dakigu zehazki nola aterako den, baina egon ziur: ateratzen dena ateratzen dela, Aiaraldea.eus atarian jarraitu ahalko duzue.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide