Zazpi orduko emisio berezia egingo dugu Aiaraldea Komunikabidetik gaur gauean Laudioko Herriko plazatik, 22:00etatik 5:00etara, Korrikak Aiaraldean barrena egingo duen bidea zuzenean jarraitzeko.
Ez da erronka makala, baina konpainia ederrean egingo dugu. Alde batetik, Izaro, Maddi eta Ane fitxatu ditugu berriz, Korrikaren aurreko edizioan esatari aritu zirenak. Bestetik, Bazter Itxia podcastekoak ere batu dira gaueko planera.
Guztien artean saiatuko gara Korrikaren jarraipen maratonianoa burutzen. Eta zu ere gonbidatuta zaude noski. Aulki batzuk egongo dira emisioa jarraitzeko, eta baita bestelako sorpresaren bat ere (pasta batzuk, kafea...).