Basa zikloa sorkuntzaren lokatzean sartu zen larunbatean

Erredakzioa 2026ko apirilaren 29a

Basa Zikloa abiatu zuen Kultur Faktoriak larunbatean gozamena, gorputza, natura, euskara, sorkuntza eta auzolana ardatz. Amaia Mirandaren eta Berba Labanakazen musikarekin itxi zuten eguna.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak Basa Zikloa hasi zuen larunbatean egun osoko jarduerarekin. Natura, gorputza eta euskara dira egitasmoaren oinarriak eta horretarako ibilaldiarekin ekin zioten egunari. Bidean Azalako Idoia Zabaletak, Ane Zubeldia Magriñáren, Kontra olerki liburuaren irakurketa egin zuen. Parte-hartzaileek euskara eta poesiaren majia isiltasunean entzun, paisaia gozatu eta gorputzak pausatzeko tartea hartu zuten.

Izan ere, isiltasuna erabili zuten irakurtaldian, Zikloaren helburuetako bat baita, gozamenez, sortzaileen egoerari buruz hausnartzea; gorputzen egoera entzutea, euskarak eskaintzen duen balio erantsia sentitzea, naturak eskaintzen dituen baldintzak kontuan hartzea, sortze praktikak bizigarriago egiteko.

Paseoa amaituta, heldu ziren egunaren ekintza garrantzitsuenetako batera, zeinean lokatzean sartu zituzten oinak, eskuak... eta pentsatzeko, jolasteko, esperimentatzeko eta sentitzeko ordu erdi hartu zuten.

Hurrengo ariketa izan zen Garaioneko Amaia Gabilondok eramandako zumezko eraikuntza ezagutzea eta ulertzea nola lantu eta erakitzen den elkarlanean.

Bitartean, Jasone Mitxeltorenak auzolanaren kulturari buruz hitz egin zuen, eta elkarri partekatu zizkieten elkarlanaren inguruko idea eta kezkak. Zer nolako garrantzia duen eta izan duen Auzolanak, zer den eta zer ez den, genero harremanek nola zeharkatzen duten sarritan, taldean lan egitea zein inportantea den, ohitura hori zaintzeko eta mantentzeko premia, nola gaur gaurkoz euskaraz sortzen duen kulturgintzak dituen erronkei erantzuteko tresna baliotsua den, lan eta harreman ereduak bizigarriagoak nola egin ditzaken...

Ariketa bizi horien ostean bazkariaren ordua heldu zen eta indarrak berritu eta gero, Faktoriara jo zuten Lurdes Iriondori buruzko dokumentala ikustera eta euskal erreferentea hobeto ezagutzera eta omentzera.

Ondoren, Amaia Mirandak kontzertu intimoa eta potentea eskaini zuen, euskaraz idatzitako abestiekin eta propio euskaratutako batekin ere. Azkenik, Berba Labanakaz emanaldi punk eta lotsagabea egin zuen itxiera paregabea egiteko.

Zikloa, jakina, ez da amaitu, egonaldiekin eta bestelako deialdiekin jarraituko baitu datozen egunetan. 

Argazkiak: Naia Vallejo Torres, Izar Mendiguren Cosgaya, Aitor Aspuru Saez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide