Autobus zerbitzua jarrita ere, ordubete baino gehiagokoa da bidaia C-3 linean Bilbo eta Aiaraldea artean

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 7a

Arrigorriagan jaitsi eta trena hartu behar dute Bilbora joaten direnek. / Aiaraldea.eus

Azpiegituretan egiten ari diren lanen ondorioz, Arrigorriagatik Urduñarainoko tartea baino ezin da egin trenez eta gainerakoa Renfek berak kontratatutako autobusez. Ondorioz, ordubete baino gehiagoz luzatzen da ibilbidea eskualdean.

Renfek tren trafikoa eten du Arrigorriaga eta Bilbo artean uztailaren 4tik 9ra bitartean (bi egun horiek barne). Hori dela medio, konpainia publikoak autobusak kontratatu ditu bidaiariak Arrigorriaga eta Bilbo arteko geltokietara eramateko eta horrek, aldi berean, nabarmen luzatu du ibilbidea betetzeko behar den denbora.

Izan ere, ondorioz, Aiaraldeko herritarrek ordubete behar dute hiriburura joan edo itzultzeko. Esaterako, laudioarrentzat ordubete eta zazpi minutu edota ordubete eta hamabost minutukoa da ibilbidea.

Horren arrazoia da autobusak Basauri eta Bilboko auzunetan barneratu behar direla eta koordinazioa errepideko ibilgailuen eta trenen artean ez dela estua. Bidaiariek 20 minutu eman ditzakete Arrigorriagan itxaroten, adibidez.

Egunero zerbitzua erabiltzen dutenak jadanik egoeraren jakitun izango dira, baina egun hauetan Bizkaiko hiriburura edo Basaurira joan behar dutenek baloratu dezakete ere Orozkotik abiatzen den autobusa hartzea komenigarriagoa zaien. Edonola ere, Bizkaibuseko aukera horrek ez du denbora asko aurrezten (bost edo hamar minutu gehienez).

Nabarmentzekoa da Basaurin obrak hasi baino lehen bidaia luzatu zela hiru minututan, baina lanak abiatu zituztenetik hamar minutu gehiagokoa da ibilaldia, kasurik onenean. Izan ere, ezbeharrak biderkatu dira geroztik.

Hobekuntzak azpiegituran

Ekainaren amaieran jakinarazi zuen Renfek berak azpiegituran hobekuntzak egiteko etengo zuela trafikoa C-3 linean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide