Heltzear dagoen asteburuak kultura eskaintza izugarria ekarriko du eskualdeko geografiara. Izan ere, hainbat ospakizun prestatuko dituzte Luiaondon, Arakaldon, Zuhatzan, Salmantonen, Erretes Tudelan edota Orozkoko Santa Marinan.
Berez, Luiaondo eta Arakaldoko egitarauen berri eman zuen Aiaraldea Komunikabideak jadanik eta bihar izango dira txupinazoak. Zuhatzako ekintzen artean aldaketak egon dira eta larunbatean Kaitin Allenderen bakarrizketaren ordez, El síndrome del aguacate del Eroski egingo du Sergio Arrospidek umoregileak.
Edonola ere, ospakizun gehiago egongo dira inguruko herrietan eta bakoitzak bere xarma eta izaera propioa dauka. Salmantonen, esaterako, herritarren artean eta, bereziki, gazteenekin gozatzeko apustua egiten dute eta aurtengo egitaraua honako hau izango da, larunbatean:
8:00 // Lapikokada herri txikiekin
9:30 // IX Mendi Martxa
13:00 // Meza nagusia Santa Marinaren omenez
13:30 // Triki-poteoa eta ohiko zozketa
16:00 // Kalejira herriko etxeetatik Etxebarria Aita Seme trikitilariekin
18:00 // Herri kirolak bizindar taldearekin
20:00 // Taloa egiteko tailerra
23:30 // DJ Varro
Erretes de Tudelan, aldiz, bi eguneko proposamena egingo dute eta herri txiki eta polita ezagutzeko parada egongo da, parranda giroan eta jendez inguratuta. Larunbatean ekintza gehienak deituko dituzte:
10:30 // Kanpaien iraulketa festen hasiera iragartzeko, Etilico.com maskotaren igoerarekin batera
11:00 // Tortilla eta paella lehiaketan izena ematea
11:30 -14:30 // Haurrentzako jolasak
12:00 // Zirko tailerra Bapatean Zirkoren eskutik
13:00 // Tortillen aurkezpena
13:00 // Igel txapelketa handia
14:30 // Paellen aurkezpena
14:45 // Tortilla eta paella lehiaketako eta igel txapelketako sari banaketa
15:00 // Kuadrillen bazkaria
Askari-afarian Iñaki Lekerikaren talo eta bokata postua
17:00 // Girotutako alboradak
17:30 // Pon ta pa ikuskizuna, Bapatean Zirkoren eskutik
18:30 - 19:30 // Haurrentzako puzgarria
18:30 // Cowboy taldera
20:00 // Partymanen minidiskoa
21:00// Bingoa
21:30 // Joxpa erromeria
00:30 // DJ Beltrance
Eta igandean jaiei agur esango diete 2027ra arte, bere maskota Etilico.com erreta:
13:00 // Patroiaren omenezko meza
14:00 // Bermut dantza
15:00 // Bazkari herrikoia
18:00 // Etilico.com maskotaren erretzea eta festen amaierako traka
Azkenik, aipatu beharra dago Orozkoko Santa Marinan ere hitzordua dagoela larunbatean 12:00etan. Berez, haraino joatea eta tokiak duen pasaia da festaren osagai nagusia eta hori meza eta pintxoekin uztartuko dute.