Areta, Lanteno, Larrinbe... jai txikiak erraldoi bilakatuko dira asteburuan

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 23a

Iazko Lantenoko jaiak./ Aiaraldea

Uztaileko asteburu honek zubi lana egiten dio abuztuan eztanda egingo duen jai zaparradari eta Aiaraldeko txoko ezberdinak ezagutzeko aukera ematen dute Llantenoko, Larrinbeko edota Aretako festek.

Asteburua bero dator berriro eta eskualdeko herri txikiak bisitatzeko parada emango du. Izan ere, bihar abiatuko dituzte Larrinbe, Areta eta Llantenoko jaiak.

Aretakoak dira luzeenak eta bihar goizean bertan abiatuko dituzte, ekainaren amaieran jakinarazi zutenez. Urtero legez, egitarau zabala eta anitza eskainiko dute, kirola, gastronomia eta musika uztartuta, nagusiki.

Bihar ere Llantenoko eta Larrinbeko ospakizunak hasiko dituzte. Aiarako Administrazio Batzarrean jendetzak parte hartzea aurreikusi dute. Izan ere, 280 talo eta ogitarteko saldu dituzte jadanik. Berez, ekintzak honako hauek izango dira:

16:00 // Mus txapelketan izen ematea

16:30 // Mus txapelketa

17:00 // Puzgarriak, musika eta jolasak

18:00 // Pintxopote

20:30 // Talo afari herrikoia (8€)

22:15 // Bingo

23:00 // Gauargi erromeria

2:30 // Azken erronda txosnan 

Larriben ere abiatuko dute egitaraua, baina emeki ekingo diote:

19:00 // Mus Txapelketa

19:30 // Aiara Dantza Taldea

21:00 // Parrillada eta Ugarte Otxotea

23:00 // Berriztu erromeria

Izan ere, larrinbetarrek egun osoko jarduerak prestatuko dituzte larunbatean:

11:45 // Kanpai errepika

12:00 // Meza

12:30-14:00 // Puzgarriak

13:00 // Paella txapelketa

13:00 // Izalde triki taldea

16:00-18:00 // Puzgarriak

18:00 // Apar festa

18:00 // Ikusgune informazio karpa

19:00 // Dj Xaibor

Llantenon, aldiz, goizeko eta gaueko txanpatan banatuko dituzte ospakizunak:

12:00 // Meza Done Jakueren ohorez

12:30 // Urteroko txorizo-jana

12:30 // Patata tortilla lehiaketa

14:00 // Sari banaketa

22:00 // Korterraza film laburren jaialdia

Agiñigako herriak ere bisitarientzat irekiko ditu ateak proposamen xumearekin, 13:00etan meza eta gero luntxa eskainiko baitute.

Horrez gain, aipatu beharra dago bestelako hitzorduak ere badaudela. Esaterako, Urmugako azken ekitaldiak Artomaña, Delika eta Urduña artean (kontzertu potenteekin), Kepa Junkerari egiten dioten omenaldia barne, edota Ivan Abasoloren aldeko jaia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide