Aiaraldeko Kuadrillako zabor bilketa zerbitzuaren greba bukatuko da, aurreakordioa lortu baitute

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 30a

Zabor bilketako langileek egindako mobilizazioa. / Aiaraldea.eus

ELA sindikatuak zabaldu du oharra eta azaldu du PreZero enpresak eta langileek aurreakordioa lortu dutela, hamar eguneko greba mugagabearen ondoren.

Duela hamar egun hasi zen Aiaraldeko Kuadrillako zabor bilketa zerbitzuaren greba mugagabea. Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri arren, zenbait tokitan bistakoa zen bere eragina, baina ELA sindikatuak gaur jakinarazi du PreZero konpainiak eta langileek aurreakordioa adostu dutela.

Sindikatuak argitu duenez, akordioak langileen aldarrikapen nagusiak jasotzen ditu: "Soldata igoerak KPIaren araberakoak izango dira kontzeptu guztietan 2026, 2027, 2028 eta 2029 urteetan. Horrez gain, langileek hilabetean bi asteburu lan egin beharrean, hilabetean larunbat bakarra lan egitea egokituko zaie. Halaber, lanorduetan batzarrak egiteko bi ordu izatea jasotzen du, bai eta abenduaren 24an eta 31n lanaldi erdia egiteko eskubidea ere".

Lan gatazka bideratu badute ere, ELA oso kritikoa izan da Aiaraldeko Kuadrillarekin eta leporatu dio arazoa izan dela 2032ra arteko lizitazioa egin zuela, zortzi urtekoa, eta horrek zailtzen diela enpresei lan baldintzak hobetzea. Horren ordez, lau urteko kontratuak egokiagoak direla aldarrikatu du langile erakundeak.

Laudioko Udalak aldarrikatu du bere esku-hartzea ezinbestekoa izan dela

Laudioko Udalak oharra zabaldu du goraipatzeko tokiko erakundeak egindako aldaketa berebizikoa izan dela akordioa lortzeko. Zehazki, Garbigunearen zerbitzua moldatu dute kontzialiazioa errazteko langileei.

"Laudioko Garbigunearen larunbatetako ordutegia egokituko da. Orain arte 08:00etatik 20:00etara zabalik egon den instalazioa hemendik aurrera 08:00etatik 15:00etara egongo da irekita. Aldaketa horri esker,
zerbitzuari atxikitako langileek gehienez urtean hamahiru larunbatetan egingo dute lan, beharrezko txandaketa-sistema errespetatuz".

Erakundeak erantsi du eraginkortasun antolakuntzako irizpideetan eta antzeko instalazioen funtzionamenduaren azterketan oinarritutako neurriak negoziazioa desblokeatzeko eta akordioa lortzeko aukera eman duela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide