Aurrera jarraitzen dute Lantenoko sutearen egonkortze lanek

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko abuztuaren 18a

Lantenoko sutearen irudia, iragan abuztuaren 13an. / @meteoartziniega

Lantenoko sutearen egoerak hobera egin duen arren, oraindik ere egonkortze lanetan ari dira suhiltzaileak. Mendira hurbiltzea debekatuta dagoela gogorarazi dute, itzaltze lanak ez oztopatzeko.

Aurrera jarraitzen dute duela astebete piztu zen Lantenoko sutearen gaineko egonkortze eta zaintza lanek. Egoerak hobera nabarmen jo badu ere, oraindik ere lanak beharrezkoak direla azaldu du Aiarako Udalak ohar baten bidez.

Gaurko egunean helikopteroa arituko da inguruan eta, horrenbestez, Artziniegako igerilekuek itxita jarraituko dute beste egun batez, suhiltzaileek ura bertatik har dezaten. Egoerak horrela jarraitzen duen bitartean Artziniegako bizilagunek Aiarako udal igerilekuak erabiltzeko aukera izango dute.

Mendira hurbiltzeko debekua

Itzaltze lanek iraun bitartean, inguruko mendietara hurbiltzea debekatuta dagoela gogorarazi du Llantenoko Administrazio Batzarrak. "Ingurua lasaiago dagoela dirudien arren, langileek antolatzen jarraitzen dute, eta mendian jendea aurkitzeak lanak zailtze dizkie", azaldu du tokiko erakundeak bizilagunen artean zabaldutako oharrean.

Sutearen jatorria eta kalteak aztergai

Sutea behin kontrolpean, honen jatorria aztertzeari ekingo dio Arabako Foru Aldundiak. Iñaki Gurtubai diputatuak aste bukaeran egindako adierazpenetan Llantenoko sutea gizakiak eragindakoa izan zela azaldu zuen. Zehazteke dago oraindik modu boluntarioan sortua izan zen edo ez. Sua erabat itzalita dagoenean argituko da hori.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide