Asteburu bikaina bizi izan dute hainbat familiek Zuhatzako uhartean euskaraz

Aitor Aspuru Saez

Aurtengo edizioan parte hartu duten kideak. / Aiaraldea.eus

Kokoriko Hezkuntza Faktoriak antolatuta, Zuhatzako uhartera jo zuten asteburuan hainbat lagunek euskaraz gozatzeko.

Arrakastatsua izan da Kokoriko Hezkuntza Faktoriak Zuhatzako uhartera egiten duen irteeraren zazpigarren edizioa. Asteburuan 50 heldu, nerabe eta haur batu ziren elkarrekin denbora partekatzeko eta ondo pasatzeko.

Espedizio horren helburu nagusia egun batzuk euskaraz bizi eta dibertitzea da, familia barruan zein beste lagunekin harremanak sendotuta eta adiskide berriak eginda.

Parte hartzaileek oso ondo baloratu dute egonaldia eta Kokorikok edizio gehiago antolatzeko asmoa plazaratu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide