Eusko Jaurlaritzak aurretiazko administrazio eta eraikuntzarako baimena eman dio Ferosca I zentral eolikoari

Aitor Aspuru Saez

Ferosca I proiektuaren hasierako egitasmoa.

Maiatzean ez zion baimena eman enpresari Plan Berezia izapidetzeko Arabako Foru Aldundiak, ez dituelako hirigintza arauak betetzen. Enpresak epaitegira joko zuela iragarri zuen.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak urriaren 16an onartu zuen Ferosca I zentral eolikoari aurretiazko administrazio eta eraikuntzarako baimena ematea.

Edonola ere, gogoratu beharra dago Laudio eta Aiarako udalerriei eragiten dien proiektuak ez duela lortu Plan Berezia aurrera egitea. Hain zuzen, aipatutako Udalek plan hori euren gain hartzeari uko egin ostean, Aldundiak hartu zuen ardura eta ondorioztatu zuen zentral eolikoaren Plan Bereziak indarrean dagoen hirigintza araudia urratzen duela eta gabezia horiek ezin direla konpondu. Gauzak horrela, plana ezeztatu zuen.

Prozesu independenteak

Jaurlaritzak berak zabaldutako dokumentazioan argitu du emandako baimena osagarria dela beste prozesuarekiko eta zerikusia duela sektore elektrikoaren betebeharrekin.

Hau da, hirigintzari lotutako Plan Bereziaren ukazioak proiektua gelditu dezake oraindik, Udalek galarazi dezakete eta.

Edonola ere, azpimarratu beharra dago Feroscak epaitegira eraman duela Plan Bereziari buruzko erabakia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide