Podcast bat egin nahi duzu? Bidali zure proposamena eta batu tailer irekira!

Erredakzioa

Bazter Itxia saioaren grabaketaren une bat. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Komunikabideak podcastak ekoizten ikasteko tailer irekiak eskainiko ditu eskualdeko gazteentzat abenduaren 7, 14 eta 21ean. 

Duela hiru urte ekin genion Aiaraldea Komunikabidetik podcastak ekoizteari. Horren adibide dira Azalera magazina eta Hurrengo Geltokia elkarrizketa saioa, baina baita Bazter Itxia programa ere. Azken saio hori Laudioko gazte batzuk ekoizten dute, euren motibazio eta gogoen arabera. Aiaraldea Komunikabidetik azpiegiturarekin eta arlo teknikoan laguntzera mugatzen gara, baldintza bakarra jarriz: saioa euskaraz izatea. 

Orain, urrats bat harago joateko asmoa dugu. Ahots gehiagoren bila gabiltza, podcast gehiago planteatu eta, modu horretan, euskaraz ingurune digitalean duen presentzia handitzeko helburuarekin. 

Zer deritzozu? Animatzen zara urratsa eman eta mikro aurrean jartzera? Eskualdekoa bazara eta saioren bat ekoiztea baduzu buruan ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan honako bide hauetako baten bidez: erredakzioa@aiaraldea.eus helbide elektronikoa edo 688 84 81 52 telefonoa (dei edo WhatsApp mezu bidez). 

Tailer irekiak abenduan

Aurreko ekimenari lotuta, tailer irekiak antolatuko ditu Faktoriak abenduko astelehenetan, 18:30ean Faktorian. Saio horien helburua izango da podcasten ekoizpenen inguruko oinarrizko ezagutzak erakustea, motorrak eta gogoak berotzeko helburuarekin. 

Saio horiek ireki eta doakoak izango dira, baina beharrezkoa izango da aurreytik izena ematea, goian jarritako telefono edo emailera izen abizenak eta adina bidalita. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide