Saratxoko bide berria egin dezan eskatu dio udalak Arabako Foru Aldundiari

Erredakzioa 2016ko urr. 4a, 13:23

Urduñako Udala Arabako Foru Aldundiarekin bildu da Saratxoko errepidea berritzea eskatzeko. Udalak Saratxo Bizkaiko mugarekin lotzen duen tartea konpontzea exijitu zion eta ibilbide berria eraikitzea.

Diputazioak azaldutako oztopo nagusiena aurrekontu eza izan zen. Haatik, Urduñako Udalak gastu hori 2017ko aurrekontuetan sartzeko beharra azpimarratu zuen.

Urduñako Udala Arabako Foru Aldundiarekin bildu da Saratxoko errepidea berritzea eskatzeko. Udalak Saratxo Bizkaiko mugarekin lotzen duen tartea konpontzea exijitu zion eta ibilbide berria eraikitzea.

Diputazioak azaldutako oztopo nagusiena aurrekontu eza izan zen. Haatik, Urduñako Udalak gastu hori 2017ko aurrekontuetan sartzeko beharra azpimarratu zuen.

2018an hasiko dira lanak

Arabako Foru Aldundiko arduradunen arabera, lanak 2018an hastea da asmoa. Bienbitartean, baina, hainbat obra egingo dituzte: bidearen fresaketa, bide zidorren garbiketa, hormen atonketa, seinaleen eguneraketa, bidegurutzeetan seinale berriak jartzea eta ikusmena oztopatzen duten hormen eraistea, esaterako.

Urduñako alkateak positiboki baloratu zituen ekintzak, baina berehalakotasunaren beharraz ohartarazi zuen: “20 urte eman ditugu Saratxoko eta Amurrioko erabakiak errespetatzen, baina argi dago denbora kontra dugula. Lege-agintaldi honetan bide berria egingo dela bermatzeko sinatutako akordioak behar ditugu, horregatik tematuta jarraituko dugu lanean, Urduña akordio hauen parte izan dadin. Hau urduñar guztiek iritzi berdina duten gai bat dela argi dugu: errepide berri bat izatea Urduñarren, herrixken eta lotzen dituen herri guztien eskubidea da”.

Saratxoko bidea

A-625 errepideko proiektua, hots, “Saratxoko bidea” gisa ezagunagoa da, 2019an amaituko den lege-agintaldiko hirugarren eta azken proiektutzat du Aldundiak, A-124 eta Legutioko errepideen konponketen atzetik. Idoia Aginako alkatearen esanetan, Diputazioak aitortutako istripu gune garrantzitsua murriztea beharrezkoa da, baita ibilgailu mota guztientzako trafikoa arintzea ere.

Era horretan nahi dute ikastetxe zein ospitalerako autobus garraioak erraztea, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide