Euskara bekak eskatzeko epea urriaren 31n bukatuko da

Erredakzioa 2016ko urr. 4a, 10:20

Amurrioko Udalak euskara sustatzeko herritarrei ematen dizkien diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea urrian zehar egongo da zabalik eta hilaren 31n bukatuko da. Eskaera erregistratu aurretik, herritarrek udaletxeko Euskara Zerbitzura eraman beharko dute, bertan egiazta dezaten. 

Begirale ikastaroak 

Udalak arlo honetan hainbat diru-laguntza ematen du. Besteak beste, herritarrek aisialdiko begirale- eta zuzendari-titulu ofizialak lortzeko ikasketak euskaraz egin ditzaten laguntza ekonomikoak. 

Amurrioko Udalak euskara sustatzeko herritarrei ematen dizkien diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea urrian zehar egongo da zabalik eta hilaren 31n bukatuko da. Eskaera erregistratu aurretik, herritarrek udaletxeko Euskara Zerbitzura eraman beharko dute, bertan egiazta dezaten. 

Begirale ikastaroak 

Udalak arlo honetan hainbat diru-laguntza ematen du. Besteak beste, herritarrek aisialdiko begirale- eta zuzendari-titulu ofizialak lortzeko ikasketak euskaraz egin ditzaten laguntza ekonomikoak. 

Amurrion erroldatuta dauden eta ikastaro osoa euskaraz egin duten pertsonek aurkeztu dezakete eskaera, egindako ikastaroak 200 ordu teoriko izan baditu, gutxienez. Gehienez jasoko diren laguntzak hauek dira; 200 euro monitore-ikastarorako eta 90 zuzendari-ikastarorako.

UEUko ikastaroak

Bestalde, Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako euskara-ikastaroetan parte hartu izanagatik ere laguntzak eskaintzen ditu Udalak. Horiek jasotzeko Amurrion erroldatuta egon eta 16 urtetik gora izan behar dituzte interesdunek.

Gainera, ikastaroaren %80 edo gehiagora bertaratu direla egiaztatu beharko dute. Gehieneko diru-laguntza matrikularen %50a izango da eta, gehienez, 100 euro eskatzaile bakoitzeko. 

Euskara ikasteko bekak 

Euskara ikasteagatik ere diru-laguntzak eskaintzen ditu Udalak. Ikastaroak irauten duen bitartean Amurrion erroldatuta egon diren eta 16 urte beteta dituzten pertsona fisiko orok egin dezake beka jasotzeko eskaera, euskara-eskolen %80a edo gehiagotara bertaratu direla egiaztatuta. 

Gehieneko diru-laguntza matrikularen %75a izango da eta, gehienez, 1.961,06 euro eskatzaile bakoitzarentzat, euskalduntze-prozesu osorako.

Kasu guztietan eskaera-inprimakia, beste finantzaketarik jaso ez duela adierazten duen zinpeko deklarazioa barne hartzen duena, egindako ordainketaren egiaztagiria eta bertaratze-ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Informazio gehiago eskuratu daiteke www.amurrio.org webgunean edo Euskara Zerbitzuan. 

 

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide