Pinu-beldarraren aurkako tratamendua helikoptero bidez egingo dute

Erredakzioa 2016ko ira. 19a, 09:03

Foru Aldundiak onetsi egin du Araban pinu-beldarraren izurria dagoela. Horri aurre egiteko, Foru erakundeko Baso Zaindaritza zerbitzuak jakinarazi du, eguraldi ona egiten badu, aste honetan egingo dutela pinu-beldarrari aurre egiteko helikoptero bidezko aireko tratamendua Amurrion.

Foru Aldundiak onetsi egin du Araban pinu-beldarraren izurria dagoela. Horri aurre egiteko, Foru erakundeko Baso Zaindaritza zerbitzuak jakinarazi du, eguraldi ona egiten badu, aste honetan egingo dutela pinu-beldarrari aurre egiteko helikoptero bidezko aireko tratamendua Amurrion. Tratamendua bacillusean oinarritutako intsektizida mikrobiologikoen bidez egingo da; hau da, ingurumenarentzat kaltegarria den produktu kimikorik erabili gabe

103 hektarea

Amurrion, Radiata pinudun sailetako 103 hektarea tratatuko dira zehazki. Lau gune lokalizatu dira: bat Amurrio eta Lezamako Administrazio Batzarraren artean, beste bat Amurrioko Kastainotxubieta eta Bostarratxeta barrutietan, beste bat San Antonen eta azkena Lezamako Administrazio Batzarreko Las Minasen.

Oreka ekologikoan eraginik ez

Tratamendua biologikoa da, eta ingestio bidez jarduten du: larbek produktua irentsi bezain laster elikatzeari uzten diote, hil arte. Fauna onuragarria errespetatzen du, ez du oreka ekologikoa asaldatzen eta ez die ez pertsonei ez lurreko eta uretako animaliei kalterik eragiten. Ez du hondakinik uzten tratatutako laboreetan.

Aurreikusitakoaren arabera, Araban tratatu beharreko azalera 800 hektareakoa da, gutxi gorabehera. Hektarea horien %80 kantauriar isurialdean dago, kaltetutako Radiata pinuzko baso-masetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide