"Dibulgazioa egin behar dugu jendeak jakin dezan duela ia 2.000 urte herrixka zegoela Elexazarren"

Erredakzioa 2016ko abu. 29a, 11:43

JUANJO HIDALGO (Laudio, 1961) arkeologoak Amurrioko Elexazarren jarraitzen du lanean eta aurten ere udan indusketak gauzatu dituzte bertan.

JUANJO HIDALGO (Laudio, 1961) arkeologoak Amurrioko Elexazarren jarraitzen du lanean eta aurten ere udan indusketak gauzatu dituzte bertan.

Elexazarren indusketa berriak egiten ari zarete, zer nolako emaitzak eman dituzte? Informazio berria lortu duzue, zer ondorio atera dituzue, zer gehitu die orain arteko informazio eta interpretazioei?

Astiro joaten ari gara, baina urteko indusketarekin Elexazarren gainean zerbait gehiago jakitea lortzen dugu  arlo guztietan, eraikuntzen gainean esate baterako; oinplanoak, eraikitzeko teknikak, eta horri lotuta bertako biztanleen premiak.

Halako herrixkak eta eraikuntzak erromatar inperio osoan aurki daitezke, eredu berak edo nahiko antzekoak erabiltzen dituztelako.

Dena den, gure topografia malkartsuak beti eskatzen du egokitze teknikak eta dudarik gabe, Elexazarren erabili dira.

Gainera, eraikuntza ezberdin batzuk dira eta seguru asko bakoitzak beharren bati erantzuten dio. Baina zaila da zertarako erabili ohi ziren jakitea. Oraindik hutsune pila ditugu argitzeko eta hori ez da erraz lortzen.

Zenbat denbora eman duzue lanean?

Aurtengo ekitaldian bi fase izan ditugu, bat uztailean eta bestea abuztuan. Guztira 19-20 egun eman ditugu lanean.

Zure ustez, aurkikuntza gehiago egin daitezke oraindik?

Bai, edozein unean ager daitezke. Ezusteko pila izango ditugu itxaroten, baina ez dakigu non ezta noiz ere.

Horregatik, arreta handiz ibili behar da eta ardura handiz. Arkeologian egiten denak ez du atzera bueltarik.

Zenbat lagun egon dira indusketetan eta nola hautatu dituzue?

VI. kanpainan 16 lagun ibili gara lanean. Horietako hiru egun guztietan, batzuk 5-6 egun, eta beste batzuk egun bakarra edo bitan ibili dira.
Gehienak boluntario moduan egiten dute eta haien nahiera. Niretzat inportantea da boluntario-lana ondo koordinatzea. Boluntarioen hautaketa ez da kasting batean gertatzen.

Batzuk arkeologia zaleak dira eta urte pila daramatzate gurekin, baina urtero sortzen dira berri batzuk, niri deitu edo harremanetan jartzen direnak.

Nork babestu ditu indusketak, zer izan behar duzu abiatzeko?

Amurrioko Udala oso inplikatua dago eta urtero berritzen du bere konpromisoa Elexazarren proiektuarekin. Baita Arabako Foru Aldundiak, baimena emateko eta lan zientifikoa aztertzeko.
Urtero eskatu behar diogu baimena, eta eskaera horrekin batera proiektua sendotu eta helburuak jarri, baita diru-beharrak.

Behin indusketak bukatuta, zertan datza Elexazarreko proiektua?

Indusketak amaitzeko urte batzuk falta dira oraindik. Horregatik, indusketa arkeologikoarekin batera berriztatze proiektua ere martxan jarri da.
Bai Udalak, bai Aldundiak aztarnategia babestu nahi dute, berriztatu eta sendotu, baita sozializatu, ondare publiko bihurtzeko eta difusioa emateko.
Nire ustez, hori da egin behar dena. Askotan indusketen emaitzak arlo zientifikoan geratzen dira, dibulgaziorik gabe, eta biztanleria ez da enteratzen.

Horregatik, gure lanak arlo bi horiek hartu behar ditu kontuan: lan zientifikoa, hau da, historiarako aportazio berriak, eta bestetik jendeari informazioa eman eta ondare materiala bera ere, ukitzeko, dastatzeko eta jakiteko gure inguruan, orain dela ia 2000 urte, erromatar garaian herrixka bat zegoela, biztanleak zituela, eta nolabaiteko erlijioa zein lanbide batzuk bertan ian zituztela arreta.
Eta alde biak elkarren eskutik joan behar dira. Horrela mantenduko da bizirik Elexazarren proiektua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide