Hondakinak batera kudeatzeko esperientzia pilotu bat egingo dute Aldaiturriaga eta Maskuribai industrialdeetan

Erredakzioa 2016ko abu. 2a, 10:11

Arriskutsuak ez diren hondakinak (zura, papera eta kartoia eta plastikoak) batera kudeatzeko esperientzia pilotu bat egingo du Amurrioko Udalak Aldaiturriaga eta Maskuribai industrialdeetan. Proiektuak bi helburu izango ditu. Lehena: “Arriskutsuak ez diren hondakinen bilketa hobetzea eta horretarako erraztasunak ematea industrialdeetako enpresei”. Bigarrena: “Balioa izan dezaketen hondakinak identifikatzea, eta horiek biltzeko eta ondoren berrerabiltzeko edo birziklatzeko moduak ahalbidetzea”.

Udaletik azaldu dute badutela esperientzia hori denbora gehiagoz luzatu eta herriko beste industriaguneetara zabaltzeko asmoa, lehenbiziko esperientzia horrek emaitza positiboak emanez gero.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren babesa dauka proiektu horrek, Berringurumena programaren bidez. Enea Estrategias para la Sostenibilidad enpresa arduratuko da aholkularitza teknikoaz.

Industria-ekologia Amurrion

Amurrioko Udalak eta Amurrion Bidean elkarte publikoak urteak daramatzate elkarlanean industriaguneetan prozesu ekologikoak txertatzeko asmoarekin. Horren adibidea da duela zenbait hilabete Amurrioko Plazan eginiko “Denboraren tunela” ekimena:

[video:https://vimeo.com/162799825]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide