"Euskararen transmisio lanean gurasoon papera ezinbestekoa da: 'zer ikusi hura ikasi'"

Erredakzioa 2016ko eka. 9a, 09:50

IGOR LUJANBIO GALDEANO (Hernani, 1976) irakaslea eta aita da; ardura horien ikuspuntutik antolatu du, zenbait gurasoren laguntzaz, euskararen transmisioari buruzko hitzaldia. Gaur izango da 17:30ean Amurrioko Kultura Etxean.

Hitzaldia antolatu duzue, zeri buruzkoa izango da? Nor izango da hizlaria?

Aresketa Ikastolako guraso talde batek euskararen erabileraren inguruan dugun kezkan oinarrituta plazaratu nahi dugun proposamena aurkezteko bilera antolatu dugu.

IGOR LUJANBIO GALDEANO (Hernani, 1976) irakaslea eta aita da; ardura horien ikuspuntutik antolatu du, zenbait gurasoren laguntzaz, euskararen transmisioari buruzko hitzaldia. Gaur izango da 17:30ean Amurrioko Kultura Etxean.

Hitzaldia antolatu duzue, zeri buruzkoa izango da? Nor izango da hizlaria?

Aresketa Ikastolako guraso talde batek euskararen erabileraren inguruan dugun kezkan oinarrituta plazaratu nahi dugun proposamena aurkezteko bilera antolatu dugu.

Sortu berri den Euskara taldearen berri emateko. Hizlariak Artezkaritzako ordezkari bat (Izaskun G.) eta beste bi guraso izango gara.

Aurretiaz, Ikastolako irakasle eta arduradunekin bilera erronda egin da eta horrez gain, ikastolako maila guztietatik izendatuak, guraso ordezkari batekin elkarlanean arituko gara, guraso guztiengana ailegatzeko asmoz (Gurariso).

Transmisioa jarri duzue erdigunean, zergatik?

Transmisioa jarri dugu gure gakoetako moduan, guretzat ezinbestekoa baita. Gure ardura guraso legez, eta kasu honetan hezkuntza komunitateko kide moduan, transmisioa bermatzean datza.

Horretarako gure seme-alabei aukerak eskaini behar zaizkie, Ikastolatik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera izan dezaten.

Zeintzuk izan daitezke neurri egokiak transmisioa laguntzeko?

Ahalegin horretan gure asmoa taldea aktibatzea da eta, bide batez, ikastolarekin zein herriko euskararen alde lanean diharduten eragileekin (Aek, Aiaraldea...) harremanetan jartzeaz gain elkarlanean aritu nahi dugu.

Datorren kurtsorako hainbat ekintza antolatzeko proposamena luzatuko dugu (irteerak dira, asteburuan burutzekoak eta ikasle, guraso..etabarri luzatutakoak).

Horiekin euskara herrian ere zabaltzeko ideia indartu nahi dugu, eta aukerak badaudela probatu.

Zergatik uste duzue gurasoak garrantzitsuak direla?

Transmisio lan horretan gurasoon papera ezinbestekoa dela deritzogu, "zer ikusi hura ikasi" esaera zaharrari erreparatuta.

Gure seme-alabek Amurrio are eta euskaldunagoa ezagutu dezaten nahi dugu, eta bide horretan gure ekarpen xumea egiteko prest gaude.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide