Juan de Aranoa Arte Eskolako ikasleek artea kalera aterako dute ikasturtearen amaieran

Erredakzioa 2016ko mai. 26a, 09:46

Amurrioko Juan de Aranoa udal arte eskolak ekintza egitarau zabala prestatu du 2015-2016 ikasturtearen amaiera gauzatzeko. Ekintzarik bereziena, hala ere, ekainaren 5ean, igandean, ikasleek egindako lanekin antolatuko duten erakusketa izango da. 

Aurten San Anton plazan eta Kultur Etxe aurreko plazan egongo dira ikusgai margoketa, zeramika, errusiar portzelana, egur tailla, patchwork, ehoziri, kakorratz, saskigintza, marketeria, larrukigintza zein patroi eta diseinu tailerretan egindako piezak.  

Amurrioko Juan de Aranoa udal arte eskolak ekintza egitarau zabala prestatu du 2015-2016 ikasturtearen amaiera ospatzeko. Ekintzarik bereziena, hala ere, ekainaren 5ean, igandean, ikasleek egindako lanekin antolatuko duten erakusketa izango da. Aurten San Anton plazan eta Kultur Etxe aurreko plazan egongo dira ikusgai margoketa, zeramika, errusiar portzelana, egur tailla, patchwork, ehoziri, kakorratz, saskigintza, marketeria, larrukigintza zein patroi eta diseinu tailerretan egindako piezak.  

Gainera, egun horretan ate irekien jardunaldia egingo dute Kultur Etxean eta publiko guztiari zuzendutako hainbat tailer egingo dituzte. Gela nagusian, 8 eta 10 urte bitarteko umeentzako saskigintza saio bat egingo dute. Gela zurian, berriz, patchwork, ehoziri eta kakorratz lanak egiteko tailer bat egongo da. Egunkarien gelan, aldiz, larrua lantzen, marketeria egiten eta josten ikasteko aukera egongo da eta, azkenengo solairuan, margoketa eta zeramika landuko dute. Egun horretan Kultur Etxera hurbiltzen diren pertsonen artean artisautza irakasleek egindako piezen zozketa egingo dute.

Tailerrak doan

Horretaz gain, hainbat tailer berezi prestatu dituzte ikasturteari amaiera emateko. Publiko guztiari zuzendutako bi saio eskainiko dituzte. Maiatzaren 27an Artziniegako Fernando Uretak margoketa azkarreko klase bat eskainiko du 18:30etatik 20:30etara. Kultur Etxeko atikoan izango da. Parte hartzeko hilak 26a baino lehen izena ematea beharrezkoa da. 

Bestetik, ekainaren 1ean Yolanda Moskera aiararrak ilustrazio tailer bat eskainiko du. "Ilustrazioa: ikerketa, adierazpen eta sormen teknika berriak" lemapean, gainera, estanpazio tailer labur bat burutuko dute. Arratsaldeko 17:30etatik 20:00etara egingo dute Kultur Etxeko atikoan. 15 pertsonentzako lekua dago gehienez, beraz, izena ematea beharrezkoa izango da maiatzaren 31a baino lehen. 

Bisita gidatuak

Bestetik, ekainaren 2an bisita gidatuak egingo dituzte herriko Santa Maria elizan. Carlos Perales historialari amurriarrak eskainiko du esperientzia eta zentratuko dira, bereziki, Juan de Aranoak egindako kalbarioan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide