Udalak eta Musika Eskolak Diego Martin orkestra zuzendaria omendu zuten larunbatean

Erredakzioa 2016ko mai. 11a, 08:10

Amurrioko Udalak eta herriko Musika Eskolak Diego Martín orkestra zuzendaria omendu zuten. Ekitaldi publikoa larunbatean izan zen, udaletxean, Amurriok EMUSIK Europako musika eskolen Jaialdia hartu zuenean Juan Urrutia plazan.

Amurrioko Udalak eta herriko Musika Eskolak Diego Martín orkestra zuzendaria omendu zuten. Ekitaldi publikoa larunbatean izan zen, udaletxean, Amurriok EMUSIK Europako musika eskolen Jaialdia hartu zuenean Juan Urrutia plazan.

Josune Irabien alkateak "Amurrioko enbaxadorea da, Amurrioko izena lau haizeetara zabaldu du" azpimarratu zuen, izan ere, nazioarteko hainbat sari jaso ditu aiaraldearrak azken urte hauetan. Besteak beste, Tokioko Zuzendaritza Nazioarteko lehiaketa irabazi zuen iaz.  Gainera, "transmititzen dituen baloreak eskertzekoak dira" gehitu zuen Irabienek. Halaber, "oso langile profesionala" dela adierazi zuen bere diskurtsoan.

Musikaren omenaldia

Amurrioko Udal Musika Eskolako zuzendaria den Pedro Basterrak ekitaldia aprobetxatu zuen Martin zoriontzeko eta eskolak herrian eta eskualdean egiten duen lana nabarmentzeko. "Jendeak pentsatuko du udal eskola diru gastu bat baino ez dela, baina Diego Martin bezalako arrakasta kasuak ikusita, badakigu egiten ari garen horrek zentzua duela". Hala ere, Basterrak adierazi zuen arrakasta ez dela soilik profesionala izan behar, "Gure helburua da pertsona bakoitzak musikaren munduan bere txokoa aurkitzea, profesionalki edo zaletasun moduan bada ere. Gure lanak zentzu handia dauka." 

Musika Eskolak ezusteko oparia egin zion orkestra zuzendariari eta bere ikasle garaiko hiru kidek Verdiren pieza bat interpretatu zuten berarentzat. Bestetik, Amurrioko Udalak batuta bat oparitu zion Diego Martini esker onean. Tresnak "Amurrio lau haizeetara" mezua grabatuta zuen. 

Diego Martinek, bere aldetik, “esker onekoa” zela adierazi zuen, “izan ere jendearen maitasuna sentitzeak indar handia ematen du. Gainera, oso berezi da zuen ahotik entzutea eredu ona naizela”. Hunkituta, zuzendariak ‘enbaxadore‘ izatearen lan hori gustora onartu zuen, “Amurriokoa naiz eta hala izango naiz beti” 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide