"Amurrio 2016. urtean eta 2030. urtean irudikatzen saiatu gara"

Erredakzioa 2016ko api. 7a, 07:00

ANDONI DIAZ (Amurrio, 1992) diseinatzailea da eta gaur irekiko dute Amurrioko Juan Urrutia Plazan, hiru egunez, "Denboraren tunela" erakusketa.

Lehenik eta behin, zer irekiko duzue gaur?

ANDONI DIAZ (Amurrio, 1992) diseinatzailea da eta gaur irekiko dute Amurrioko Juan Urrutia Plazan, hiru egunez, "Denboraren tunela" erakusketa.

Lehenik eta behin, zer irekiko duzue gaur?

Apirilaren 7tik 10era arte, Amurrioko Juan de Urrutia Enparantzan, “Denboraren Tunela” izango dugu ikusgai.

Amurrio EKOiztu proiektuaren bigarren fasea izango da honakoa, eta herritarrei proiektua ahalik eta hoberen erakutsi eta azaltzeko aukera emango digu.

Zein da erakusketaren helburua?

Orain dela aste pare bat, Amurrioko herritik “lantegi zuria” erakusten ibili ginen 8 egunez, herritarrok proiektuaren izena ikasten hasteko.

Ordutik, askok proiektuari buruz galdetu digute; horregatik, proiektua herriari aurkezteko ideien bila, "Denboraren Tunela" sortu genuen.

Amurrio EKOiztu, Amurrio Bidean-ek eta Amurrioko Udalaren Ingurumen Zerbitzuak bultzatutako Amurrioko industria-ekologiaren eredua zehazteko proiektua da. Gure lana da proiektu hori bizilagunei modu bisualean jakinaraztea.

Zenbat denbora eman duzue egiten?

Hasteko, lehenengo fasea izan genuen, fabrika zuriarena, zeinetan time-lapse moduko bideoak grabatu eta proiektuaren bideo publizitarioa sortu genuen.

Ondoren, bigarren faseari ekin genion; Denboraren Tunela. Atal honetan 3 lan-prozesu izan genituen. Batetik, erakusketaren barrua diseinatu, non proiektuaren 6 atal nagusiak azaldu ditugun heldu zein txikienek uler ditzaten; oso lan entretenigarria eta artistikoa izan da.

Bestetik, erakusketaren tunela diseinatu, non eredua ematen hasita, 3 partez osatutako ekopasabidea sortu genuen. Zergatik Eko? Bertan erabili ditugun materialak birziklatuak direlako edo birziklatzeko errazak direlako, hala nola egur soberakinak, paletak eta kartoiak.

Amaitzeko, proiektua bi iruditan azaltzen saiatu gara, horretarako 2 maketa kontzeptual egin ditugu; bertan Amurrio 2016 eta Amurrio 2030 irudikatzen dira, Amurrio EKOizturen puntu nabarienak irudikatuta, hala nola, mugikortasuna, ura, energia berriztagarriak, garbitasuna…

Zein izan da zehazki zure lana eta zertan oinarritu zara?

Nire lana izan da, Eider Eguren artistarekin batera, proiektua modu bisual eta ulergarrienean irudikatzea.

Horretarako, Eiderrek proiektuaren parte artistikoena diseinatu du eta nik, nire partez, tunelaren diseinuaz arduratu naiz, arkitektura iragankorreko Eko-proiektu bat bezala hartu baitut lana.

Bion artean talde artistiko bikaina sortu dugu, eta nahiz eta momentu batzuetan dena bertan behera usteko pentsatzen ibili garen, azkenean lan guztia aurrera atera dugu eta emaitzaz harro gaude.

Zer espero duzu Amurrioko jendearen aldetik?

Denetarik espero dugu bizilagun guztion partez. Asko ziurrenik ez da ezta proiektutik pasatuko ere ez. Besteen, pasatzen direnen iritzia izatea gustatuko litzaiguke, horregatik, lehenengo fasean izandako fabrika zuria jarriko dugu, non herritarrok euren iritzia eta proiektuaren inguruko ikuspuntua plazaratzeko aukera izango dute. Guretzat feedbacka oso garrantzitsua izango da proiektuan.

Animatu zaitezte zer edo zer idatzi edo marrazten eta gure ekintzan sartzen!

Elkarlanean sortu duzu maketa, nolakoa izan da prozesua?

Maketa egiterakoan denetarik izan dugu, barre momentu asko eta negargura izateko beste hainbat. Lan konplexuena izan da hau, “txinatar lana” esaten dioguna.

Denbora asko eman dugu eta elkarlana izan da irtenbidea. Eider eta biok ez ezik, lan talde handia izan dugu gure inguruan, lankideak, familia-kideak, lagunak… denek izan dute parte hartzeko aukera, eta eskerrak!

Prozesu kolektiboa izan da, eta emaitza ikusita sekulako poza izan dugu. Guztioi animatzen zaituztegu apirilaren 7tik 10era arte Amurrioko enparantzan egunean zehar izango den tunelean murgiltzera, 2030era bidaiatzera!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide