"Nagusiok kendu diegun boterea berreskuratuko dute umeek proiektu honen bitartez"

Erredakzioa 2015ko aza. 13a, 09:21

JULENE ONAINDIA (Laudio, 1988) Urtxintxako kidea da eta Tertangako eskola zaharrean euskararen jolas parkea gauzateko parte-hartzeko prozesua abiatuko du igandean elkarteak.

Lehenik eta behin, Tertanga Kulturala zer den azalduko duzu?

JULENE ONAINDIA (Laudio, 1988) Urtxintxako kidea da eta Tertangako eskola zaharrean euskararen jolas parkea gauzateko parte-hartzeko prozesua abiatuko du gaur elkarteak.

Lehenik eta behin, Tertanga Kulturala zer den azalduko duzu?

Tertanga kulturala Bizkaiko Urtxintxa Eskolatik sortu zen duela bi urte. Bertako eskola zaharrari eta Tertanga berari indarra eman nahian sortu zen proiektua.

Gainera, proiektu hau eskualdean, euskara hauspotzeko sortu genuen eta Tertanga herria ezagutarazteko".

Tertanga kulturalean hainbat ekimen egin ditugu, bai nagusientzako zein txikientzako ere. Ekimen ugari gauzatu ditugu; yoga ikastaroak, xaboi ikastaroak, labe ekologiko baten eraikuntza, kontzertuak, Domekëro programa…

Ekintza gehienek nahiko harrera ona izan dute bai herrikoen partetik zein inguruko herrietako pertsonen aldetik ere. Oso gustura gaude proiektuaren sustatzaileok zein herritarrak.

Proiektu horretan Domekerö egitasmoa garatu duzue, zer da?

Proiektu guztiaren atal bat da Domekerö. Udazkeneko igandeetan garatzen dugun familientzako proiektua da. Bertan hainbat jolas eta tailer egiten ditugu familiekin.

Egia da, gehienetan umeekin bakarrik egon garela, baina familia batzuk ere animatu egin dira noizean behin parte hartzera.

"Euskaraz ongi pasatzea eta elkarrekin balioetan heztea dira Domekerören helburuak".

Orain urrats bat gehiago eman nahi duzue eta Euskararen Jolas Parkea gauzatu nahi duzue? Zertan datza eta zein da garatzeko prozesua?

Urtxintxa eskolan bolada bat daramagu haurren ahalduntzean arduratuta. Haurrak, hezkuntzan eta jendarte honetan, beti egon dira baztertuak eta inoiz ez diegu daukaten boterea eman, beraiek nahi dutena pentsatu eta egin ahal izateko boterea ukatu egin diegu.

Hezitzaileok gainera ez dugu gure pribilegioez hausnartu izan, baina, badaramatzagu urte batzuk partaidetzari garrantzia ematen. Umeekin hainbat parte hartze prozesu abiatu ditugu.

"Beraz, bada momentua umeei daukaten boterea emateko eta super heroi bilakatzeko, nagusiok kendu diegun boterea berreskuratuko dute proiektu honekin".

Tertangan denbora luzez egongo den Euskararen gune bat sortu nahi dugu, familiek eta haurrek elkarrekin euskaraz disfrutatu dezaketen gune bat izan nahi du.

Umeek nahi dutena eta gure artean eraiki dezakeguna.

Prozesuan eta ekimenean zer landu nahi duzue?

Parte hartzeko prozesu bat izanik dena dago eraikitzeko, dena dago egiteke. Umeak izango dira hasieratik bukaerara arte ekimenaren protagonistak.

"Hezitzaileok, gure boterea ukatuko dugu eta umeen asanbladari emango diogu botere guztia".

Hiru botetan eraikiko dugu Euskararen jolas gunea, lehenengo botea igande honetan izango da eta bertan ideien jaurtiketa egingo dugu, bigarren botean aukeraketa eta zehaztapenak egingo ditugu eta abenduaren 19an larunbata herritarrekin eta familiekin euskararen jolas eraikiko dugu.

Haurren ahalduntzea du helburu proiektu honek eta beraiek daukaten ahalmenen jabe izatea. Gainera prozesu hau euskaraz egingo dugu.

Zergatik animatu beharko litzateke jendea Tertangara hurbiltzen?

Tamalez horrelako ekimenak ez dira ugariak eskualdean. Eta aukera paregabea da ume kritikoak eta boterea berreskuratzen duten umeak hezi nahi baditugu.

Parte hartzean hezi behar ditugu gure haur eta gazteak, jendarte berri batean sinisten dugu, botere harremanik gabeko jendartea. Horretarako, pribilegio egoeran gaudenak gure boterea ukatu beharra daukagu eta boterea ez dutenek ahalduntze prozesua eman beharra daukate. Horretarako aukera paregabea daukate haurrek Tertangan.

Sentitu beharra daukagulako zer nahi dugun, pentsatu beharra daukagulako nola egingo dugun eta ekingo diogulako Euskararen Jolas Gunea eraikitzeari.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide