"Ikasleak pentsalari eraginkorrak bilakatu nahi ditugu"

Erredakzioa 2015ko ira. 28a, 13:28

NAIARA BILBAO (Portugalete) Amurrioko Virgen Niña Ikastetxean Harvard-en erabiltzen duten metodologia txertatzen ari da. Metodologiaren helburua eta ikastetxean izan duen harrera azaldu du.

NAIARA BILBAO (Portugalete) Amurrioko Virgen Niña Ikastetxean Harvard-en erabiltzen duten metodologia txertatzen ari da. Metodologiaren helburua eta ikastetxean izan duen harrera azaldu du.

Nola bukatu du Harvard-eko metodologia batek Amurrioko eskola batean?

Badira lau bat urte Ulermenerako Irakaskuntza ikuspuntua ikertzen ari garela Deustuko Unibertsitatean atzerriko hainbat goi-mailako unibertsitateekin batera. Ikerketa honen ildoa, ikasleen ulermen mailaren garapena zein den eta zein mailatan hobetzen den ikustea delarik.
Prozesu honetan geundelarik, Virgen Niña ikastetxearekin harremanetan hasi eta unibertsitateko bi graduondoen laguntzaz (Olaia de Lorenzo eta Leire Robina), esperientzia bertaratzea erabaki genuen.

Ohiko metodologiaz nekatuta zeuden ikasleak topatu genituen eta gurekin batera denbora labur batez aritu ostean, hobekuntza esanguratsuak eman ziren bai motibazio, zein autonomi eta ulermenaren aldetik.

Geroztik, esperientzia horren emaitzak, Miamira eraman genituen, Floridako Unibertsitate Internazionalean antolatzen zen pentsamenduaren inguruko nazioarteko 5. biltzarrera (EmPeCemos-en eskutik).

Hezkuntza berrikuntzari lotutako metodologia aplikatzen ari zarete, zertan datza metodologia hori? Zertan da berritzailea?

Ikuspuntu honen bitartez lortu nahi dugu gure ikasleek ikasten dutena zentzuz betetzea, beti ere ulermena bultzatuz.
Horrela ikasten dutena modu autonomo eta esanguratsu batean erabiliko dute bizi diren testuinguru aldakor honetan. Gure helburua pentsamendua landuz, heziz eta baloratuz den testuinguruak sortzea da.

Zer nolako aurrerapausoak ekarri ahalko lituzke horrelako metodologia bat hezkuntza sisteman aplikatzeak?

Ulermena ikaste-irakaste prozesuaren erdian kokatuko genuke. Honekin batera, gure ikasleak pentsalari eraginkor moduan aurkeztea lortuko genuke.
Hau da, gaur egun jakin badakigu pentsamendua ikasgelan landu eta hezi daitekeela eta horretarako hainbat estrategia ditugu eskuragarri.
Curriculuma modu esanguratsu batean landuko genuke galdera sortzaile batetik abiatuz. Horrela, gaur egungo errealitatea ezagutu eta eraldatzeko grina piztuko genuke ikasleengan.

Zein da Amurrioko eskolako proiektuarekin duzuen asmoa, metodologia hori denboraldi batez probatzea edo iraunkorki mantentzea?

Iraunkorki mantentzea da gure ideia eta Zuzendaritzarena, Heziketa-proiektutik hasi dira berrikuntza sartzen eta. Gainera irakasle guztiak daude parte hartzen eta beraien programaketei buelta ematen.
Aurten aldaketa nagusienak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan hasiko dira. Datorren ikasturtean aldaketak beste etapetan ikusiko dira.

Orain arte, zer nolakoa izaten ari da eskolaren harrera?

Hobezina. Guztion partaidetzea eta lan egiteko gogoak ezin hobeak dira. Irakasle guztiak daude lan eta lan ikasten eta ikertzen nola sartu beraien programaketetan ikuspuntu berri hau.
Lan handia da beraientzat. Hemendik aurrera ezin izango dute klasetara dena lotuta eraman, eta horretarako ausarta izatea beharrezkoa da.
Zure arloari buruz eta proiektuari buruz pilo ikasi beharko duzu ikasleen esku usteko gaiaren gida. Ikasleak izango dira galdera berriak itzultzatearen arduradunak eta horren arabera, eginbeharra bide bat edo beste hartuko du.

Haur Hezkuntzako 4 urtetako gelak parte hartuko du ikerketa nagusi batean. Estatuko eta beste herrialdetako ikastetxeak hartuko dute parte ikerketan ere.

Lortutako datuak 2017. urtean Miamin egingo den ICOTera (International Conference On Thinking) eramango ditugu Ángela Salmón-en eskutik (Project Zero-Harvardeko kidea).     

Beste lekuren batean ere probatzen ari zarete? Hedatzeko asmoa duzue?

EmPeCemos-en bitartez (www.empecemos.org), bagaude harremanetan beste eskolekin. Batzuk ikuspuntu honetan murgilduta dauden bitartean, besteak, hasiberriak dira eta hasteko gogo handiekin dabiltza.
Dudarik gabe hedatzeko asmoarekin gaude. Honetan sinisten dugulako eta eskolaren eraldaketaren gako beharrezkotzat hartzen dugulako. Umeak pozik datoz gelara eta irakasleentzat erronka ikaragarri eta beharrezkoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide