“Sinesten dugun jai eredu baten alde egiten dugu guk lan”

Erredakzioa 2015ko abu. 11a, 08:42

Endika Diaz Garcia (Amurrio, 1985) Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeko kidea da. Batzordeak herriko jaietarako prestatu duen egitarauaren inguruan mintzatu da.

Berrikuntzekin dator Jai Herrikoien Aldeko Batzordearen egitaraua.

Badago berrikuntzarik. Kontzertu indartsu nahikotxo sartu ditugu. Hortaz gain, aipatzekoa da izugarrizko garrantzia eman diogula bertso-saioari. Andoñi Egaña egongo da, eta oso pozgarria da guretzat maila horretako bertsolari bat ekarri ahal izatea Txosnagunera.

Endika Diaz Garcia (Amurrio, 1985) Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeko kidea da. Batzordeak herriko jaietarako prestatu duen egitarauaren inguruan mintzatu da.

Berrikuntzekin dator Jai Herrikoien Aldeko Batzordearen egitaraua.

Badago berrikuntzarik. Kontzertu indartsu nahikotxo sartu ditugu. Hortaz gain, aipatzekoa da izugarrizko garrantzia eman diogula bertso-saioari. Andoñi Egaña egongo da, eta oso pozgarria da guretzat maila horretako bertsolari bat ekarri ahal izatea Txosnagunera.

Ekintza herrikoiei ere eman diegu garrantzia: herri bazkariei, paella txapelketari...

Kontzertuei dagokionez hainbat estilotako musika egongo da.

Musika mota guztiei lekua egiten saiatu gara. Lehen egunean pop-rock eta ska doinuak izango ditugu. Erromeria ere izango dugu, eta Governors taldea izango da musika-eskaintzako talde nagusia.

Reggae estiloari ere garrantzi handia eman diogu. DJ Bull-ekin jai giroa nagusituko da eta abuztuaren 15eko gauean berriz, punk doinuak nagusituko dira herriko taldeekin.

“Musika mota guztiei lekua egiten saiatu gara”

Zer ekarpen egiten die Jai Herrikoien aldeko egitarauak Amurrioko jaiei?

Aurten Txosna Batzordearen 10. urteurrena da. Sinesten dugun jai eredu baten alde egiten dugu guk lan, eta eredu hori ez da gaur egun Udalak mantentzen duena.

Ez dugu inoiz konfrontaziorik bilatu, eta ez dugu udalarekin inolako hartu emanik izan. Hau da, gure kabuz egiten ditugu ekintza guztiak , herritik eta herriarentzat; eta jai-eredu parte hartzaile eta parekide baten alde egiten dugu lan. Horregatrik, jai-eredu osagarri moduan ikusten dugu gure eskaintza.

“Gure kabuz egiten ditugu ekintza guztiak, herritik eta herriarentzat”

Zentzu horretan, ikusiko da noizbait udalaren eta jai herrikoien arteko egitarau bateratu bat?

Asko gustatuko litzaiguke hori. Baina egia da oraindik ez dela udalarekin horrelako plangintza bat osatzeko bilerarik egin. Bere garaian egin ziren batzuk, baina aspaldi. Guk udalarekin dugun harreman bakarra material eskaera bat da (aulkiak, mahaiak eta antzekoak) eta eurek materiala uzten digute.

Baina ez dugu inolako diru-laguntzarik jasotzen. Egitaraua osatzeko beharrezko diru guztia gure kabuz lortzen dugu: txosna jarriz, zozketak eginaz eta abar.

Jaiak herrikoiagoak dira orain duela hamar urte baino?

Orain lehen baino askoz giro herrikoiagoa sortzen dela uste dugu, guk egindako lana medio. Gure ikuspegitik, udalak bere eredu kapitalista mantendu du azken urteotan. Guk badakigu zer nolako esfortsua egin behar dugun adibidez, Governors bezalako talde bat ekarri eta soinu ekipoa ordaindu ahal izateko. Eta urtero lortzen dugu gure egitaraua aurrera ateratzea, gure baloreak albo batean utzi gabe.

“Orain lehen baino askoz giro herrikoiagoa sortzen dela ikusten dugu, guk egindako lana medio”

Hortaz gain, aipatu behar da Jai Herrikoien aldeko egitaraua lotzerako orduan elkarte asko inplikatzea lortu dugula.

Txosnaguneak garrantzi handia dauka Jai Herrikoien aldeko egitarauan. 

Bestelako elkarteekin batera Korroskada Txosna Batzordeak ere parte hartzen du jai herrikoien aldeko batzordean, eta euren ekarpena egiten dute batzordeak antolatzen duen egitarauan. Txosna jartzen duten elkarteek jai herrikoietaz gozatzeko gune garrantzitsua osatzen dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide