2016/05/24 08:30

Korrotik Pikutara

Korrotik Pikutara
AEK euskaltegia, Amurrio

Korrotik Pikutara
Euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua

Zer: Hitzaldi dantzatua
Nork: Gari Otamendi eta Oier Araolaza


Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuzten dute Gari Otamendik eta Oier Araolazak hitzaldi-dantzatu moduan aurkezten den ekitaldi honetan. Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Taldetik indibidualera, borobiletik dispertsiora, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz.

Gari Otamendi dantzaria eta musikaria da. Añorgako Arkaitz eta Donostiako Argia dantzari taldeetako dantzaria da, dantzan.eus-ko kidea da, Gipuzkoako Dantzagunean egiten du lan, eta hainbat musika, bertso eta dantza talderekin jotzen du arrabita.

Oier Araolaza dantzaria da, Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantzari taldeetako dantzaria da, dantzan.eus-eko editorea eta Mikel Laboa Katedrako bekaduna da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide