Amurriotik Italiara musika barrokoaren bitartez

Txabi Alvarado Bañares 2010ko uzt. 5a, 12:31

Amurrion eraturiko hirukotea da. Musika zainetan daramate hirurek, baina musika genero bat aukeratu behar izatekotan, orain dela bizpahiru mende moda-modan zeuden soinu barrokoak aukeratuko lituzkete seguru asko, horixe baita orain dela urte bat sortutako Amurrioko talde honen oinarria.

Amurrion eraturiko hirukotea da. Musika zainetan daramate hirurek, baina musika genero bat aukeratu behar izatekotan, orain dela bizpahiru mende moda-modan zeuden soinu barrokoak aukeratuko lituzkete seguru asko, horixe baita orain dela urte bat sortutako Amurrioko talde honen oinarria.

            Amurrioko Udal Musika Eskolaren zuzendaria den  Pedro Basterrak, Musika eskolako ikasketa burua den Felipe Aizek eta musika eskolako gitarra irakaslea den  Aitor de Juanek osatu egiten dute Nova Musica Antiqua hirukotea. Eta urte beteko ibilbide laburrean musika barrokoaren sustraiak gau egungo publikora eguneratzen ikasi egin dute. Hala, beraien kontzertuak musika klasiko emanaldiek izan ohi duten astuntasun ospetik libre geratu ohi dira. Kontzertu arinak egiten dituzte; eta, ikus-entzuleak barrokoko garaian hobeto girotzeko, Mozart eta antzeko musikarien garaiko arropak jantzita jotzen dute, harrigarriki kontserbatu diren barrokoko musikariak izango balira bezala.  

            Eta esfortzu guzti horrek fruituak ematen hasi die dagoeneko. Izan ere, hilabete honen azken astean Italiako Felina herrira abiatuko dira bertan beraien estilo propioko kontzertu bat eskaintzeko asmoz. Emanaldia zehazki Uztailaren 26an burutuko da Felinan ospatuko den “Slow festival” jaialdiaren barruan. Jaialdi hau bizitza osasuntsu eta ekologiko baten aldeko apustua egiten duen ospakizuna da. Hori kontuan hartuz, Nova Musica Antiquakoek Aiaraldeako txakolina eramango dute bertara, edari hauxe “Slow festival”aren parte bilakatuko delarik.

            Hala ere, ez da horrelako bidai bat antolatzen den lehenengo aldia. Izan ere, orain dela urte bat herrixka italiar berera Amurrioko musika eskolako hainbat kide, Big Band-a eta eskolako folk talde bat joan ziren trukaketa bidai batean. Eta izan zuten esperientzia ona dela eta berriz itzultzea proposatu diete bertakoek. Halaxe egingo dute hilabete honen amaieran.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide