Irene Novales ordezkari sozialista omenduko dute Amurrion hurrengo apirilaren 6an (osteguna). Reforreko entzunaretoan izango da zita 18:00etan eta "Emakumea eta politika" mahai-ingurua gauzatuko dute zinegotzi ohiaren omenez.
Estibaliz Ruiz de Azuak zuzenduko du solasaldia eta ondorengo pertsonek hartuko dute hitza: Natividad Lopez de Muniain EAJko kidea, Ainhoa Beola EH Bilduko militantea, Cristina Gonzalez Arabako Diputatu sozialista, Carmen Lopez de Ocariz PPko ordezkaria, Laura Perez Podemoseko bozeramailea eta Eva Martinez Plazandreok taldeko kidea.

Irene Novalesen bizitza
Irene Novales amurrioarrak Euskadiko Ezkerra alderdian hasi zuen ibilbidea politikan. Geroago PSE-EEren ordezkaria izan zen Eusko Legebiltzarrean eta Amurrioko Udalean.
Hori ez ezik, Aurreraka emakume elkartearen sortzailea izan zen eta protagonismoa ere izan zuen Bosniako errefuxiatuei harrera egiten Amurrion.