Bihar egingo da Amurrion Arabako Basogintza Elkartearen Batzar Nagusia. 2016ko balantze ekonomikoaren aurkezpena eta aurtengo aurrekontuaren onarpena dira eztabaidatuko dituzten aferetako bi. Aurtengo proiektu eta jarduerak ere izango dituzte hizpide.
1986ko ekainean sortu zen elkartea, eta 495 bazkide ditu gaur egun, Amurrioko Udala tartean. Arabako basoen % 40a kontrolatzen dute bazkide horiek, 13.022 hektarea baino gehiago. Amurrion dago elkartearen egoitza nagusia. Baso-jabe arabarrei euren lurrak kudeatzeko laguntza eta aholkularitza eskaintzen ditu elkarteak.
Erronkak
Iaz abiatutako erronka garatzen jarraituko du elkarteak aurten: Arabako basoek Baso Kudeaketa Iraunkorraren Europako Ziurtagiria (PEFC) eskuratzea, ziurtatzeko “iraunkortasun-irizpideen arabera” kudeatzen direla.