Amurrioko Jaietako udal-programa, hemen ikusgai

Erredakzioa 2017ko uzt. 12a, 21:32
Abuztuaren 12an izango da txupinazoa. / aiaraldea.eus

Musika eskaintzan eskualdeko taldeak izango dira nagusi. Bilgune Feministak kudeatuko ditu eraso sexisten aurkako guneak.

Gaur goizean aurkeztu du Amurrioko Udalak abuztuko jaien egitaraua. Josune Irabienek aipatu du 160.000 euro inguruko aurrekontua baliatu dutela jaiak antolatzeko; “aurreko urteetan antzeko kopuru bat baliatu da”, zehaztu du. Programari dagokionez, alkateak adierazi du “sinergiak” bilatu behar dituztela, “herrian dauden jai-egitarauak bakar batean integratzeari begira”.

Hortaz gain, Irabienek azaldu du aurten ere ez dela zezenketarik egongo eta, ondorioz, ez dutela zezen-plaza jarriko.

Musika eskaintzan herriko eta eskualdeko taldeak izango dira nagusi, Nuria Lopez zinegotziak azaldu duenez. “Burubio Kultur Elkartearekin elkarlanean” aritu dira horretarako.

Erasotzaileak jomugan
Eraso sexisten aurkako kanpaina jarriko du abian udalak jaietan, azken urteetako ildoari jarraiki. Aurten, baina, erasotzaileengan jarriko dute jomuga, erasotuan jarri ordez. Hainbat kartel plazaratuko dituzte horretarako, eta “indarkeria sexistarik gabeko gunea” ere atonduko dute. Bilgune Feminista arduratuko da txoko hori kudeatzeaz.

EGITARAU OSOA

Abuztuak 5, larunbata

18:00 // San Rokeren baselizatik Andra Mariaren Elizara Santuaren jaitsiera. Antolatzailea: Vera Cruz Kofradia.
Autobusak 17:30ean eta 17:45ean: Elizako biribilguneko bus geltokian, 17:35ean eta  17:50ean Aretxondo Tabernan.

Abuztuak 11, ostirala

Lucas Reyko pistan kokatuko diren barraketan prezio berezia, 1€/bidaia

9:30-13:30 // Odola emateko kanpaina, autobusa Larrinagako oinezkoen gunean.

Abuztuak 12, larunbata: Txupinazoa

11:30 // “Amurrio hiribildua” pilota txapelketako finalerdiak, udal pilotalekuan.

12:30 // Koadrilen aurkezpena Juan Urrutia plazan.

18:15 // Udaletxeko aretoan jaietako pregoiaren irakurketa, Zaraobe saskibaloi klubaren eskutik.

18:30 // Jai- koadrilen igoera urrutia jauregiko landatik Juan Urrutia plazara.

18:40 // Jaietako koadrilen ordezkarien aurkezpena eta bandak jartzea udaletxeko aretoan.

19:00 // Herriko jaietako txupinazoa airera bota eta Iguarrakoaren jaitsiera, konfeti eta “globolokoak”. Euskotarrak, Dantza Lagunak, Trot-art, El Boli, Herriarenak eta Txabolakoak koadrilen kalejira, erraldoi bikoteak lagunduta.

19:00 // Kale animazioa Laudioko Betijai fanfarrearekin.

19:00-22:00 // Indarkeria sexistarik gabeko gunea Emagin Euskal Herriko Bilgune Feministaren eskutik, Larrinaga kalean.

19:30 //  “Bambalas” kale antzerkia Bambolea konpainiarekin frontoi kalean.

22:00 // Kosmos orkestra Larrinaga kaleko oinezkoen gunean.

22:00 // Pilota partiduak udal pilotalekuan:
Landaluze-Murga / Bellido-Urretxu
Titin-Saratxaga / Dorronsoro-Cecilio

Abuztuak 13, igandea: Haurren eta Atzoko Gazteen Eguna

Oharra: Euria eginez gero, haurrentzako ekintzak, parkea, bazkaria eta jolasak Matias Landaburura eramango dira.

10:00-15:00 // Amurrioko haurren txupeteak udaletxeko ate nagusian jasoko dira eta Iguarrakoak abuztuaren 17an eramango ditu.
 
10:30 // 2017ko udan Amurrioko harrera familietan dauden haurrentzat ekitaldia udaletxean.

11:00 // Egun osoan zehar plater tiroketa, “Urrezko Iguarrako jai trofeoa”, Larrabeko “Isidro Arteta” tiro zelaian.

11:00-14:00 // Udal parkean haur-parkea, itsas-ludoteka, giza-futbolina, eta hainbat puzgarri: oztopoak, dragoia, txirrista, guaypaut, igel labainkorra eta puzgarria urarekin. Bideojokoen gunea, jolasgunea: 2 futbolin, ping-pong eta 2 “soplagol”, 2 ohe elastiko eta bi tailer-playmais eta lastotxo dibertigarriak.

11:00 //  Alkate andereak hiribilduko pertsonarik helduenari makila emango dio. Jarraian, trikitilariez lagunduta elizara abiatuko dira.

11:30 // Andra Mariaren parrokian meza Mariaka abesbatzarekin. Jarraian, udalbatzak “San Anton Armuru” egoitza bisitatuko du.

12:00 // Buruhandien irteera.

12:30 // Plazan, adinekoentzako janaurrekoa eta musika animazioa Ganekorekin amurrio hiribilduko  familia elkartearen eskutik.

14:00 // atzoko gazteentzako anaitasun bazkaria udal pilotalekuan.

14:00 // Haurrentzako bazkaria, paella, udal parkean herriko sukaldari, aurreraka eta Amurrioko Eskaut Taldearen laguntzarekin.

16:00 // Dantzaldia River taldearekin Larrinaga kaleko oinezkoen gunean.

16:00-18:00 // Jolas tradizionalak eta herri kirolen ginkana udal parkean.

18:00 // Zumba Kids udal parkean.

19:30 // Buruhandien irteera.

19:30 // Txistularien kontzertua, Musika Eskolaren txistu sailak eta Txistuzaleak ekimenak antolatuta, San Anton plazan.

20:30 // Bertso saioa, Aiara eskualdeko bertso eskolak (AIEBE) antolatuta, udal parkean.

21:30-24:00 // Berbena River taldearekin, Larrinagako oinezkoen gunean.

23:30 // Kontzertua Muskhum, Astarte eta The Monkey Painters taldeekin, Juan Urrutia plazan.

Abuztuak 14, astelehena: Koadrilen Eguna

9:30 // VIII. Marmitako Lehiaketa, Juan Urrutia plazan, Amurrioko su-gozotan gastronomia elkarteak antolatuta.

10:00 // Baserriko produktuen erakusketa eta lehiaketa Juan Urrutia plazan.

11:00 // Musika animazioa trikitixarekin.

11:00-14:00 // Udal parkean haur-parkea,  lego ludoteka, gaztelu puzgarriak: txirrista txikia, noeren kutxa, abentura anitza, oztopoak, guaypaut, igel labainkorra, zezen mekanikoa, jolasgunea, zurezko jolasak- 10 jolas erraldoi- eta ate puzgarria (euria eginez gero, Matias Landaburun izango da).

11:30 // “Amurrio hiribildua” pilota txapelketako finalak, udal pilotalekuan.

12:30  // Haurrentzako tailerra: pintxo hotzak udal parkean.

13:00 // Trikipoteoa koadrilekin, abiapuntua kiosko ondoan.

13:00 // Marmitako Lehiaketako kazolen aurkezpena.

13:00 // Ziza dastaketa, Arriola mikologia elkartearen eskutik, Juan Urrutia plazan.

14:00 // Marmitako Lehiaketaren sari banaketa, Juan Urrutia plazan.

14:00 // Baserriko produktuen lehiaketako sari banaketa  Juan Urrutia plazan.

15:00 // Koadrilen bazkaria Matias Landaburuko kiroldegian.

17:30-19:30 // Matias Landaburun jolasak, koadrilek antolatuta.

19:30 // Andra Mariaren parrokian, lore eskaintza Jasokundeko Andra Mariari, Amurrioko zaindariari.

20:00 // Odolosteak San Anton plazan. 1,50€ / ogitartekoa.

20:00 // Kale Ikuskizuna; instalazio artistiko barregarria eta diziplina anitzekoa: “Manneken pis”. Elexondoko oinezkoen gunean.

20:00 // Profesionalen pilota partidua udal pilotalekuan.
18 urtetik beherakoen finala
Xala–Iriarte / Guerrero-Apraiz

21:00-23:00 // I. DJ gaua, Larrinagako oinezkoen gunean.

21:00-24:00 // Indarkeria sexistarik gabeko gunea Emagin Euskal Herriko Bilgune Feministaren eskutik, Larrinaga kalean.

22:30 // Kale ikuskizuna; instalazio artistiko barregarria eta diziplina anitzekoa: “Manneken pis”. Elexondoko oinezkoen gunean.

23:00 // Kontzertu handia Etenik Ez eta Sutagar taldeekin Juan Urrutia plazan.

00:30 //  Alkohol tasa neurtzeko kanpaina Larrinaga kalean.


Abuztuak 15, asteartea: Ama Birjinaren Eguna

10:00 // Kanpai-iraulketa eta suziriak botako dira jaia iragartzeko.

10:00 // Txirrindularitza sari nagusia, LXIIV. Aiara Zirkuitua, elite eta sub23 mailak, Arabako Txapelketa eta “Daniel Albizuaren omenezko lasterketa”.

10:30 // Dianak, trikitixekin.

10:45     // Udalbatza, Mariaka eta Marigabon erraldoi bikotea, gaiteroak eta trikitilariak Andra Mariaren elizara abiatuko dira.

11:00 // Meza nagusia Andra Mariaren parrokian. irteeran ohorezko aurreskua.

12:30 // Kalejira Amurrioko erraldoiekin eta buruhandiekin.

12:30 // Agintariei eta jaietako partaideei harrera ekitaldia udaletxean.

12:30 // “Jazz & fusion musik” musika giroa, Brazztet Mv Brass bandarekin, Larrinagako kalean eta erdiguneko kaleetan.

13:00 // Herri kirolak  Elexondoko oinezkoen gunean, Euskal Herriko Ingude Txapelketa – 18 kiloko ingudea- eta harri jasotzearen erakustaldia.

13:00 // Txirrindulari lasterketako sari banaketa.

19:30 // Euskal dantzen erakustaldia, Aiara Dantza Taldearekin Juan Urrutia plazan.

22:30 // Folk kontzertua Iñaki Plaza & Band Taldearekin.

24:00 // Berbena Joselu Anaiak taldearekin Larrinagako oinezkoen aldean.


Abuztuak 16, asteazkena: San Roke

8:30 - 15:00 //    San Rokeko zelaietara joan eta etortzeko doako autobusa. gasolindegitik autobusa ordu erdiro irtengo da. Geralekuak: elizako biribilgunea eta San Jose eliza. San Roketik azken irteera 14:30ean.

10:00 // Andra Mariaren elizatik santuaren igoera San Rokeren baselizaraino, Santa Vera Cruz kofradiak antolatuta.

10:30 // Ganadu erakusketa, Done Errokeren Azoka 2017.

11:00 // Musika animazioa trikitixarekin San Rokeko zelaietan.

11:30 // San Rokeko zelaian meza nagusia, Mariaka abesbatzarekin.

12:30 // Aurresku eta joten LII. Txapelketa Aiara Dantza Taldeak antolatuta.

19:00-22:00 // Tiragoma txapelketa, Bizkaiko Tiragoma Elkarteak antolatuta, Frontoi kalean, adin guztietarako.

20:00 // Dantza ikuskizuna: “Itsaslapurrak”, Haatik konpainiarekin Juan Urrutia plazan.

22:00 // Kale animazioa eta kalejira elizatik Aldai kaleraino Bilboko Sama-siku fanfarrearekin.

22:15 // Karroza desfilea koadrilen eskutik, Mariaka eta Marigabon erraldoi bikotearen laguntzaz. Ibilbidea: elizako biribilgunetik Aldai kaleraino, gasolindegiraino.

23:00 // Juan Urrutia plazan berbena Ingo al deu taldearekin.

01:00 // Karroza lehiaketaren sari banaketa Juan Urrutia plazan.

Berbenaren ostean DJ Ruba, Juan Urrutia plazan


Abuztuak 17, osteguna: San Rokeren errepikapena

10:00-15:30 eta 17:00-19:30 // San Rokeko zelaietara joan eta etortzeko doako autobusa. Gasolindegitik autobusa ordu erdiro irtengo da. Geralekuak: Elizako biribilgunea eta San Jose eliza. San Roketik azken irteerak 15:00etan eta 19:00etan.

9:00 // XLI. Pil-pil erako bakailao eta XVIII. Patata-tortila lehiaketetarako izen ematea, mendiko lagunak taldeak antolatuta, San Roken.

10:00 // Bakailaoa pil pil erara prestatzeko ikastaroa, 10-15 urte bitarteko gazteentzat San Roken. Inskripzioak udaletxean.

11:30 // San Rokeko zelaian meza nagusia, Mariaka abesbatzarekin.

12:30 // Patata-tortilen aurkezpena.

13:00 // Bakailao  lehiaketako kazolen aurkezpena.

14:30 // Pil-pil erako bakailao eta patata-tortila lehiaketako sari banaketa.

14:30 // Anaitasun bazkaria gure herriko  sukaldari hoberenen eskutik. Bazkaria 1,50€.

16:00 // Erromeria San Rokeko zelaietan “Orots” taldearekin.

19:00 // Futbol partidua, Jose Negrete 3. trofeoa, Amurrio 3. mailakoa–Alaves B 3. mailakoa, Basarteko futbol zelaian, Amurrio Klubak antolatuta. Doako sarrera.

20:00 // Funbox factory ikuskizuna, trialsin erakustaldia eta dirtjump, bizikletekin salto eta akrobaziak airean, Urrutia Jauregiko landako oinezkoen gunean, eliza ondoan.

21:45 // Dantza plaza: Patxi Perez eta konpainia, Juan Urrutia plazan.

23:30 // Iguarrakoaren agurra egiteko desfilea, Andra Mariaren elizatik  Juan Urrutia plazaraino, beltzez jantzitako auzokideen parte hartzeaz.  Anima zaitez!

24:00 // 2017ko herriko jaien amaiera. Bengalak banatu eta bateria piroteknikoak botako dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide