14.840 euroko diru-laguntza jasoko du Amurrioko Udalak Arabako Foru Aldundiaren eskutik. "Kultur ekitaldiak antolatzera, turismo seinaleak hobetzera eta gidatutako ikustaldiak eskaintzera" bideratuko da diru hori, aldunditik adierazi dutenez.
“Laguntza programa honen helburua turismo bulegoa daukaten Arabako herrien turismo eskaintza eta beraien sustapen tresnak eta materiala hobetzea da", adierazi du Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatuak, "dirulaguntzen zati bat bisitatzen gaituztenei arreta eskaintzen dieten bulegoen kudeaketa finantzatzera ere joango da".