Lankidetza hitzarmena sinatu du Amurrioko Udalak Amukatu elkartearekin. Katu koloniak kontrolatu eta hobetzea da elkarte horren xedea. Kale-katuak harrapatu, esterilizatu eta askatu egiten dituzte horretarako, kolonien saneamendu higieniko-sanitarioa bermatu eta animalien beharrizanak asetzearekin batera.
Urteko plana
Hitzarmenak zehazten du elkarteak Amurrioko kale-katuen koloniak kontrolatu eta esterilizatzeko “urteko-plana” garatuko duela. Plan horren bidez, modu zorrotzean eguneratuko dute herrian dauden kale-katuen inbentarioa. “Animalia guztiei fitxa bat irekiko zaie, identifikazio-zenbakiarekin eta biziko diren koloniaren izen eta kokapenarekin”, adierazi du udalak, eta gaineratu du eskualdeko albaitaritza zentroekin elkarlanean arituko direla: “Animalia guztiei fitxa bat irekiko zaie, identifikazio-zenbakiarekin eta biziko diren koloniaren izen eta kokapenarekin”. Katuak jaso eta garraiatzeko lanak, aldiz, Amukatuko boluntarioek egingo dituzte.
Hitzaldi eta aurkezpenak ere gauzatuko dituzte, egiten den lana jendarteratu eta herritarrak kontzientziatzeko.