Mendiguren bidean eta herriko mendietan hainbat esku hartze egingo du udalak

Erredakzioa 2017ko urr. 22a, 11:16
Amurrioko mendi publikoak.

Amurrioko Udalak 40.000 euro baino gehiago erabiliko ditu Mendigurengo bidean, zenbait menditako lanetan eta naturbidetan.

Amurrioko Udalak zenbait obra aurreikusi du landa eremuan. Hasteko, Mendigurengo bidea konponduko dute, urte luzez mantenu lanak ez baitira egokiak izan.

Aldaiturriaga bidetik eta Agirre baserriaren arteko zatian drainatzea berritzeko lanak eta azaleko birprofilaketa-lanak egingo dira, urtea bukatu baino lehen. Aurrekontua 15.999,83 eurokoa da.

Mendiak

Bestalde, abeltzaintza jarduera eta herritarren segurtasuna bermatzeko, hurrengo ekimenak gauzatuko dituzte:

  • Baso- eta artzain-itxitura: itxitura perimetral berria instalatzea (metro bateko sarea eta goiko txarrantxa,  akazia edo gaztainondoko zurezko hesolak) Peña Negra Elexazar izeneko mendi publikoaren hegoaldean. Mendi hori, Amestio errekatik San Roke baselizaren inguruetaraino doa. Inbertsioa, gehienez, 7.000€-koa izango da.
  • Pasagune kanadarra: itxitura perimetralaren lagungarri den sistema, Pendiente izeneko mendi-bidean instalatuko omen dena. Bidearen noranzkoarekiko zeharka jarritako metalezko barra edo burdin sare paraleloko parrila jarriko da horizontalean eta arrasean, menditik datozen abereak sar eta irten ez daitezen, baina ibilgailu eta oinezkoen mugimendua eragotzi gabe. Inbertsioa, 8.470€-koa.
  • Uraska: Hormigoizko aska artifiziala jarriko da ur-azaleratze baten gainean Peña Negrako bazkalekuan. Inbertsioa, 2.000€-koa.

Naturbide

Halaber, udalerriko mendietako natubide edo bidegorriei dagokienez, bi pasabide eraikiko dira Mariaka eta Altarreketa errekek okupatutako espazioan, horietatik bizikletak nahiz oinezkoak igaro daitezen. Bi pasabideak eraikitzeko inbertsioa 11.146,52 eurokoa izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide