1.700 lagunek eman diote babesa Alfredo Remirezi "Azkena izan dadila" manifestazioan

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko aza. 4a, 13:13

"Azkena izan dadila" lemapean Alfredo Remirezen aldeko manifestazioa izan zen atzo Amurrion. 1.700  lagunek egin zuten bat AlFREEdo plataformaren deialdiarekin, gaur sartzekoa baita kartzelan urtebeteko zigorra betetzeko; euskal preso politiko baten panpina festetan udaletxeko balkoira ateratzeagatik.

 

Mobilizazio osoan zehar elkartasun eta maitasun mezuak izan ziren nagusi. Amurrioko kaleak zeharkatu ondoren San Anton plazara heldu zen manifestazio burua, bertan izan zen ekitaldia. Txalo eta besarkada artean jaso zuten @erreharria txiolaria.

Eragileen omenaldia
Aurkezleen ondotik, Remirezek herriari egindako ekarpena eskertu zioten eragileek. Uhinak irrati libreak mikrofonoa eman zion; gazteek poesia musikatu baten bidez gaztetxeko giltza, Txokogorri elkarteak ere hartu zuen hitza, eta Bertso Eskolakoek kantuan agurtu zuten hamaika proiektutan auzolanean aritu den kidea. Herriarenak jai koadrilak, festa herrikoien alde egindako lanagatik  suziria eta banda utzi zizkion; eta Luis Vil musikariak liburua. Aiaraldea hedabideko kideek istorio batekin margoztu zuten Alfredok argazkilari gisa emandako laguntza; eta Ezker abertzaleak argazkia oparitu zion.
 
Injustizia salatzeko, AlFREEdotik "All free dom" kanpainarako jauzia aurkeztu zuten bozeramaileek segidan, kamiseta ematearekin batera. Arkupeak jende bete, esker eta maitasuna itzulita agurtu zen Remirez, "gero arte" bero batekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide